2007/12/13

Kalakataz kalakan

Atzo gaueko Kalaka programak markak hautsi ebazan. Ez bakarrik inoizko audientzia altuena lortu ebalako (batezbeste 51.000 ikusle %5,7ko sharea), baita inoizko oihartzunik handiena euki dauelako ere. Ez dago euskal blogak ikustea baino.
Niretzat aipagarriena Iban Arantzabalek bere blogean idatzitakoa da. Perdidos emititzen ez ebela eta, Kalaka ikusi eta inpresiño ona egin ei eutson, eta hona hemen beretzat eta blogean iritzia emon daben beste hainbat pertsonantzat programako bi gauza aipagarrienak:

Batetik, geure Markosen esaldi txundigarria, betiko moduan zur eta lur itzi ginduzana. Aste honetan esan dau "betirako ezkontzaren" edo "familia tradizionalaren" ideia gizonok asmatutakoa dala, emakumeen "zulotxoa" infinitua izanik eta mutilon "zintzilikaria" oso mugatua, eta ondorioz emakumea sexualki geu baino potenteagoa dala konturatuta, ba emakumea betirako geuri lotuta eukitzeko asmatutako modua dala hain zuzen be. Ez dau arrazoirik falta, baina hori aparteko eztabaida filosofiko bat litzake. "Beti dauka zita landuren bat. Ez da tertuliano klasiko bat eta eskertzen da ekarpen hori" diño Iban Arantzabalek Markosek botatakoaren inguruan.

Bestetik, programa bat borobil-borobila egiteko, zer hobarik Bermiora bertoko atsotxuengana galdera batzuk egiten etortzie baino. Ba hori egin eban Iñigo Agirrek. Mikrofonoa eskuan hartuta, hainbat blogetan irakurri daitekeen "amen lapikuen txorizo bat baino ez da sartzien" esaldia lortu eban bermiotar baten ahotik, beran bikotiegaz eukan erlaziñuetaz galdetzerako orduan. Egidxe esan bermiotarroi eitxen dozkuezan entrebistek beti direz "bikainak", "salauek" eta bizidxek. Eta hau be oso ona izan zan. Beste bat aipatziarren, beste andra batek gaur egungo gaztieri gomendatu eutsen "Fuego a la barraka. A vivir la vida. Sexue badan ba sexue", eurek antziñe nahiko sufridu zauiela eta. Iñigo Agirre, zelan ez, barreka zatitxu, eta telebista ikusten ibili zien hainbet pertsona bebai, blogetan irakurri daikegunez.

Esan moduen atzoko Kalaka inoizkurik onena izan zan, batez be bermiotarrok ein gendulako ia programa osue (jaja): Bermioko jentieri egindako entrebista elegantie, Markosen salidie (berton jaio ez arren Markos bermiotar sentitzen da, ez ahaztu) eta Amaia Artetxe be bertan datuak eskaintzen betiko legez. Etb-ko programa danak bermiotarrok egingo balekiduz... zenbat igoko ziran audientzidxek!!!! Ape marie!!!!! jaja

2007/12/12-ko Kalakaren batezbesteko audientzia EAE-n: 51.000 ikusle eta %5,7ko sharea. Euskaldunen artean (eta beraz etb1 ikusi daikegunon artean) %17ko sharea lortuko ebala esango neuke, eta hori iparraldeko eta nafarroako ikusentzuleak kontuan hartu barik!

2007/11/30

Gure bereziak aurrera jarraitzen dabe

Orain etb-n "Heroes" telesailaren lehenengo denboraldia amaitu dala eta bigarren denboraldia gurean emititzeko asko falta danez gero, asko bigarren denboraldia ikusteko gogoz egongo dira. Ba lasai ze badago aukera Heroes geure etxeetan ikusteko, euskeraz ganera.
Estatu Batuetan dabilz bigarren denboraldia emititzen eta, ondorioz, oraindik erderaz eta euskeraz bikoizteko asko falta da. Halandabe badaukagu aukera, ingelesezko audioa eta euskerazko azpitituluak (subtituloak) daukazan bideoei esker. Bideo honeek emulen dagoz eskuragarri eta eskumako aldean ipiñi dodaz helbideak, zuzenean jaisteko.
Horretaz gain, lehengo denboraldiko atalak be jarri dodaz, euskerazko ahotsagaz. Hiroren japonierazko dialogoak ez dagoz euskeratuta, beraz azpitituluak jaitsi behar dira. Orri honetan dagoz: euskal-encodings

2007/11/27

Txikot faltauek honek amerikanuek


Txikot faltauek dies honek amerikarrak, tontolapikoak, zeozer suabie esatiarren. Hain inkultuek izatiek negargurie emoten dau, bene-benetan...

2007/11/26

Neguko abestidxe ete?


Egidxe esan, nik nahiko kutre topaten dot abestitxue... eztakit zelan dabilen horrenbesteko arrastie lortuten. Top Gaztean 5garren postuen dago aste honetan, eta gorantz. Auntxek be...

Sinatu artikuluaren aurka

Portzierto, ondoko web orrian aurrez aipaturiko Wall Street Journal egunkariaren artikuluaren zuzenketa eskatzeko sinadurak batzen dabiltza, eta egidxe esan parte hartzea oso handia da. Animatu zeuok be: http://www.euskosare.org/ene/2007/wsj/guestbook_add_entry_form?set_language=eu&cl=eu

2007/11/09

Euskerea, inkisidoreen hizkuntzea

Hauxe esaten dau asteko albisteak: euskerea etorkizun bako hizkuntzea dala, jakitera behartzen dala EAE-n, jakin ezean beharretik botatzen dala jendea, milioi bat hiztun baino gitxiau daukazala (prestigioa kendu guran egiten dan komentarioa, 350 milioi hiztun daukazan gaztelerea hobea dalakoan) eta inork erabiltzen ez dauan hizkuntzea dala, besteak beste.

"Basque Inquisition: How do you say shepherd in Euskera?" (Euskararen inkisizioa: Zelan esan zeinke artzain euskeraz?). Neguko erreka izoztu baten barruan sentitu dot neure burua titularraren lehen bi berbak irakurri eta gero. Txiste txar bat, edo esaldi metaforiko edo ironiaz egindako goi-titulu baten aurrean nengoala sinestu arazi neutsan neure buruari momentu horretan. Baina ez, irakurriz joan ahala neure uste ustelenak egia bihurtzen joiazan heinean, konturatuz joan nintzan 3.000.000 irakurle harpidedun daukazan egunkari estatubatuar haren artikulua guzurrean oinarritutakoa eta espaiñolismoaren atzapar krudelenek egindakoa zala.

"Wall Street Journal" New York-eko egunkari irakurrienetarikoak lau haizetara zabaldutako artikulu harek mina sortu erain deust, hainbeste pertsonengana heldutako guzurra, hainbeste irakurleri buruan sartutako piztiaren pozoia, euskaldunok naziak legez jokatzearen irudia hedatuz, euskeraz ez dakien pertsonak jipoitzen, umiliatzen eta fusilatzen bagenduz bezala, beran hizkuntzea besteen gainetik inposatu gura dauan euskaldun bihozbakoaren irudi faltsua.

Baina ez da hori gehien mindu nauana. Batez be artikulu hori idatzi dauan edo artikulu hori idaztera bultzatu daben pertsonen inperialismo ase ezina da artikulu honek neure baitan itzi dauan nahigabe nagusia. Euskaldunon eta euskerearen kontra sutsuki jarduteko buruan manipulazio sakon eta gorrotoan oinarritutakoa jaso dabenen jokaera horrek sumindu nau, oraindik gaur egun geure hizkuntzearen kontra batzuk landatzen jarraitzen daben gorrotoa.

Ondorengoak dira artikuluan esaten diran gehiegikeria nabarmenenak eta manipulatutako guzurrak:

--> Rosa Esquivias is caught on the front line of the Basques' fight for independence from Spain ... a 50-year-old high-school math teacher ... who must learn Basque or risk losing her job. (Rosa Esquivias euskaldunen Espainiarekiko independentziarako borrokaren lehen lerroan harrapatu dogu, 50 urteko batxillergoko matematika irakaslea, euskara ikasi edo osterantzean lana galtzera arriskatu behar dana) - Euskerea, zelan ez, independentziaren biderako erraminta legez aurkezten da, Euskal Herriaren independentzia lortzeko tresna dala esaten da. Euskerea desprestijiatzeko betiko lelo bat dogu hau, independentistak demoniotzat hartuz eta euskerea demonioaren bastoi mingarritzat.

--> Basque separatists have been waging a struggle for independence from Spain for 39 years. But lately, many have taken to wielding grammar instead of guns. (Euskal separatistak Espainiarekiko independentziarako borrokan aritu dira 39 urtez. Baina beranduago, askok gramatika astinkorra (arma astinkorragatik esaten dau) hartu dabe pistolak beharrean) - neure aburuz testuko esaldirik gogorrena, euskerea terroristen hizkuntza legez hartzen dana, euskerea besteak hiltzeko euskaldunon arma bat balitz lez. Euskerea, beraz, kriminalizatuta eta despregiatuta.

Sinestu ezinezko artikulua, guzurrak zabaltzen dauzan erreportai zantarra; XXI.garren mendean sartuta urteak daroaguzan bitartean eta euskerarekiko antzinako deskalifikazio hareek ahaztuta geunkazalakoan, barriro geure gainean agertu jakun mamutzarraren aurrean aurkitzen gara.


Ordenagailura artikulu osoa JAITSI (jatorrizkoa, ingelesez)

2007/11/01

Heroes euskeraz!

Heroiak-en lehen denboraldiko kapituluak jada eskuragarri dagoz euskeraz Heroiak DVD Edizio Hedatuan.Baie dvd-a erosteko esperantzarik ez daukagunok internetetik deskarga daikeguz kapituluak euskal-encodings-en web orrian. Euskal multimedia liburutegi honetan joango dira ipintzen apur-apurka kapitulu danak. Horretaz gain, web orri honetan Heroes-en komikia jaisteko aukerea be badaukagu, web orriko sortzaileak eurak euskaratuta, ezta bihar makala!

Hortaz gain, euskal-encodings-en web orria bere osotasunean ezagutzera animatzen zaitzuet, bertan euskeraz dagozala jakin be ez genkian hainbat produktu dagoz. Batez be Uploads atala da gomendagarria, hainbeste pelikula, marrazki bizidun eta telesail jaitsi daikeguz emule bidez bertatik (Pelikulen artean Resident Evil, Harry Potter, Krimen Ferpektua, 13 fantasmas, El Grinch, Rambo, El profesor chiflado, Harriketarrak, etab.) (Marrazkietan Dragoi Bola Z, Kapitain Planet, Pokemon, Fernando Amezketarra, One Piece, Pokemon, Shin Chan, etab.) (Telesailetan Heroiak, Justizia, Jaun ta Jabe, Kutxidazu Bidea Ixabel, Kokodrilo Ehiztaria, Street Fighter, Bostak, Itsasoaren urdina, etab.). On egin!

Heroiak

Azkenien, denbora asko itxaron eta gero, heldu jaku Heroiak telesail arrakastasua euskeraz ikusteko aukerie. Barri hau orain urtebete entzuteko aukerie euki gendun, etb-k 2006an Estatu Batuetan urteko serierik ikusiena izan zanaren eskubideak erosi ebazala lau haizetara zabaldu ebanean, television española eta cuatro-gaz lizentzia hau lortzeko borrokan ibili eta gero.
Holan ba, telebista autonomiko danak parte hartu eben telesailaren eskubideak erosteko orduan eta, danak batera emititu ezin ebenez, zozketa bidez esleitu ziran bakoitzari jagokozan emisio-egunak. Zoritxarrez, etb izan arren proiektu honen sortzaile eta buru, 2007ko irailean emititzea tokatu jakon, tv3 katalanak eta canal 9 valentziarrak, adibidez, 2007 martxoan emititzen hasi ziralarik.
Ordundik zalantza handia egoan etb-k bere egunean zein hizkuntzatan emitituko eban telesail hau. Bere ohiko politikari jarraituz argi egoan erderaz emitituko ebala etb2-tik, atzerriko telesail guztiakaz egiten dauan legez, baina baegoan itxaropen izpi bat etb-k euskeraz emitituko leukean, estatu batuetan telesailik arrakastasuena euskaraz emititzeak suposatuko leukean garrantziaz konturatuta edo.
Hasieran albiste positiborik ez, katalunian katalanez emititzen eben bitartean eta galizian galegoz, ez zan inongo adierazpenik entzun etb-ren ahotik. Hala ere, etb-n emisioak hasteko bi hilabete eskas falta zirala, euskaratzeko konpromisua hartu eban etb-k, dvd-an gaztelania, ingelesa, katalana eta galizieragaz batera euskarazko bertsioa joan eiten; baina ez zan inongo adierazpenik egin euskarazko bertsio hori etb1-ek emitituko ebanentz.
Euskaratze prozesua korrika bizian joian heinean, etb2-tik gaztelaniaz eta euskaraz dual bidez emititzeko esperantza agertu eban etb-k, dual sistemaren jabe ziran pertsonek euskeraz ikusteko aukera be izatea suposatzen ebalarik.
Hipotesi horrek indarrean jarraitu eban lehen emisio egunerarte, eta orduan jabetu ginan danok guzur hutsa zala, euskerazko bertsiorik ez zala inondik eta inora emititu, ezta dual sistema bidez be.
Holan ba, euskeraz Heroiak ikusteko dvd-aren argitalpenerarte itxaron behar izan dogu. Azkenean ipini da salgai eta urte beteren buruan badaukagu Heroiak euskeraz ikusteko aukera.
Halandabe, internetetik jaisteko aukera be badago, ondoko helbidean dagoz xehetasun danak: euskal-encodings

2007/10/28

Geure Markox

Bertsoa (Hamarreko handian)

Gure Markos da gizon jatorra
kalakan ari da beti
Bera bizi den mundua ere
aldatzen du supituki
Klaseak dabil emoten pozik
bere pedrada ta guzti
Ez baduzu nahi atentaturik
txirrindari ondo eutsi
Ezazu ezer diktatu Markox
izan gaitezen ederki


(Batx. 1B-ko ikasleak 2006-2007 ikasturtean egindako bertsoa Pako Aristiren laguntzaz).

Alboan "Patxitrapero"-k egindako fotomuntaia.

2007/10/27

Aurkezle traketsa eta zortedun umea


Izenburue apur bet arraro eitxen bada be, nahasketa hori gertatu zan Betizu programan, Joseba Olagarai triziklotik jeusten zan bitxartien, "potradun" umiek poz-pozik beran airera jarraitu, bikotiek lehenengokuen asmatu eta gero PS2 bat eruen zauen etxera! Hauri bai dala suertie okitzie ñooooooo!!!

2007/06/02

Ponte el cinturon, protege tu vida, trailara trialara

"La cancion del verano" inoiz baino ariñau dator aurten (laster urte barri egunerako "la bonba" ta halakuek kantaten ibilko gara, gabon kantan ordez).
Orainguen cuatroko "Factor X"-en eskutik dator udeko kantie. Gitxienez aurtengo hau zeozer irakasteko dator, ez aurreko urtietako zentzun bako kantak legez, kotxien segurtasun garrikue ipintzie beharrezkue dala helarazi gura deusku eta.
Ez dago aukerarik bideoa blogan imitzeko (youtuben bididxue imiñi dauen kabroiek ez dau aukera hori emoten). Baie amen helbidie: http://www.youtube.com/watch?v=4kjZ-sJaEmo
Fije bididxuen neskien arpidxen, tentelan antza dakona (bueno antza ez, tentela da), ta jurauek berari arpire barreka, jaja, gordito geidxen bat. -Es el cielo? -No, es el manicomio. jajaja
Barre masie botaten da. Egidxe esan telebistan ikusi nauenien barre asko bota nauen, baie nok pentsako zauen holako propagandie egin eta udeko abestirik entzutetsuena izango dana (se supone, nok jakin!) bihurtuko zana! En fin!

Eta bideue ikusi ta gero, "las mañanas de cuatro"-ko frikidxek ein dauien beste bideo bat. On egin!

2007/06/01

Ai Alfara...


Bermiotik gauez barre batzuk botateko aukerie be badauela erakutsi gure doskun bideue amen. Portzierto? Badaki inok nortzuk disen? Aurreko bideo baten be bardiñe galdetu nauen ta ez gendun atara ze ezien bermiotarrak, orduen ia ataten badun nortzuk disen honek. Bueno dana dala barre masie bota dot!!!

2007/05/07

Bai, segi horrela, segi, segi...

eitb24.com webgunean argi ekarten dau: euskerara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztuko da Bilbon, Euskalsex deritzon programa baten barnean.
Euskadiko Nazioarteko I. areto erotiko honen helburu nagusia Euskadiko industria porno-erotikoan euskara sustatu eta kontsumo hau euskaldunengan zabaltzea da. Uztailaren 20tik 22ra Bilboko La Casilla kirol pabilioian antolatuko da eta aktoresa porno garrantzitsu bat etorriko ei da: Cicciolina.

Orain arte dana ondo. Baie hona nire galderea: zelakue da euskerazko film porno bat? Ondiño ezin jakin uztailerarte. Ze batua artifizial baten bikoiztuta badau eta pelikularen jatorrizko hizkuntzako berbak hitzez hitz itzuli badabez... agur Juan! Larrutan egon barik euskerako klasean aditza ikasten dabilzala emongo dau!!
Inork imagiñatzen dau zelakue izango dan elkarrizketa? "Bai segi, segi horrela, bai, emaiozu" buff hori euskaldun batek eztau esaten daleketepego dabilenien e!! Ta imagiñe "nik darakutsazudan moduan bazinderraizkidazu zulotxotik gogor ematen, ..." jaja hau eztau inok esaten baie weno, imagiñetiarren. Benga asmatu zeuok be halako zorokeridxek, barre batzuk botateko.
Ta pelikule hori youtuben imitzen badauien imingot blogan, ia euskerazko peli porno bat zelakue dan.. jeje. ta nok bikoiztuko zauen? nik botue Goenkaleko Mirari eta Kevin-en ahotsari!!! zelako bikotie bat pije hutsa ta bestie makarrie jaja.

Azkanien pelikulie ikusi ta gero iwal ezta geratzien hain txarto bez, gauzie ohitxutie dala diñoie. Weno dana dala ni euskal pornuen alde!!!

2007/04/28

Valair, Marijke,...


Itxo arte tsise daidxola barreka egoteko bididxue.

Eztau potroik!


Inok badaki nonguek dizen honek zoruek? ...

2007/04/20

Oporratatik bueltan eta...

Oporratan Benidorren bi aste luze pasa eta gero poz handiz etorri naz barriro be Bermiora. Bakizu, lagunek, lokaleko anbientie, bertoko euri sundie (artzako atza ez, hori ez), ... danatarik botaten da faltan herritxik urten eta gero. Eta ze esanik bez "Goenkale", bi aste ikusi barik, ze txarto pasa doten Martxelon gorabeherak ezin jakin (batzuk fanatiko deitzuko nozue baie kriston engantxoie dakot).
Ta etorri nai ba poz-pozik eta Nafarroan ondo sartuagaz batera eta Euskadi Irratia sintonizeteaz batera hasi dies betiko saltsak: Euskadi gora Euskadi bera, ezker abertzalie ametik bestiek bestetik, etab. Beti betiko gauzetaz berbetan. Hatakontu aspertu itzen garala horretaz berba egin ezean.
Egidxe esan eztazt gustaten politikaz berbetan ibiltzie (horretako irebazten dauie miloiek politikuek eta) baie hau eztau onartuko dauenik: UPNko zinegotzi batek "gaizkileak ikastolen ondorio dirala" eta "musulmanak Espainiatik kanporatu behar dirala" esanez bertso-liburu bat idatzi ei dau. Ondiño eztot ulertuten zelan egon daitekean holan pentsaten dauen pertsonarik. Ni sinestuta nengoan nahiko argi egoala ikastolak punta-puntako irakaskuntza emoten daben elkarteak dirala, eta ikastolan bonbak egiten eta Espainia gorrotratzen irakasten deuskuela esaten dauan pentsakera hori guztiz ezabatuta egoala.
Ba ez, eta txarrena da Miguel Sanz-en taldeak babesa emon deutsola Leitzako zinegotzi honi. Ia maiatzeko hauteskundietan Nafarroa Baik sozialistekaz bat egin eta atzeratu eta erradikal espainol honeek boteretik botaten dabezan. Holan gitxienez Nafarroan barriro euskereak behar dauen prestigioa emotea lortu (gogoratu euskerean ganean esandakoak) eta ikurrinak barriro be eskegitzeko askatasuna lortuko da, eta ez kartzelan sartzeko arrazoia. Hala bedi.

2007/03/31

K-O-R-R-I-K-A korri korri korrika!!!!


Pirritx eta Porrotx-en doinuak Bermioko kale isilak izartzen ebazala heldu zan Korrika gure herrira. Domekatik astelehenerako goizaldeko ordu 2:30ak inguruan heldu zan. Ez orduak, ez hurrengo egunean goizeti altxatu beharrak, ez hotzak ez euskuen korrikara joateko gogoa kendu bertan bildu ginan guztioi. Arrazoi horreek, izan ere, jende gitxiago biltzea eragin eben. Zoridxonak, beraz, animatu zinien gautxori guztioi!!!

Hemen be hika-mika
Eztakit zelan ez zergaitik baina gaur egungo gizartean edonork eta edozerk sortzen dau zer esana eta kexa. Hara zelako mezua agertu zan korrika ondoko goizean Bermioko Web guneko eztabaidagunean: http://www.bermeo.org/zerbitzuak/foroa/mensajes.asp?concodigo=2970&inMODKodigoa=86 Korrikak be molesta egiten dau jendea antza, sinestezina!!! Bi urterik behin pasaten dan zeozer izanda eta ganera urtero gauez pasatzen ez dala kontuan hartuta, nahiko harrigarria da batzuen iritzia. Dana dala erantzunetan igarri da bermiotar gehienek ez dabela inongo arazorik euki, are gehiago, korrikari euren babesa emotera urten eben balkoietara.
Gai honi buruz zeuon iritzia emotera animatzen zaituet blog honetako iruzkinetan.
Ia datorren urtean jende gehiago animaten dan eta aitzakia gitxiago topa!
(Argazkiak handiago ikusteko ganien egin klik. Lehenengo argazkian Alaine testiguagaz eta bigarrenean Markel).

2007/03/11

Ikastola egune!!!

Domeka goize. Bart gaueko resakie ondiño ganien, ikastola bidien astiro urteroko dantzak ikusteko. Ia aurten zer tokaten dan.
Umien aktuaziñuek ikusi ta gero ailega da barre batzuk botaten hasteko ordue: irakasliek. Maribel & company sarri sarri dantzan.

Ta gero lo mas esperado del dia: Fresneda --> "Shakira"



Ta espektakulue ondo amaitzuteko... los "matxomen". Lelau berotuten hasi...



... gero garrikuek kanpora...



... ta despelotaten. (Egin klik argazki ganien handidxau ikusteko).

2007/02/04

Lapurtu be euskeraz!!!


Zelakoak jasan behar izaten doguzan euskaldunok hainbat lekutako langileek euskeraz ez dakielako!!! jaja

2007/02/03

Goenkale alemanez!!

Imaginatuko zeunkie Goenkale alemanez ikustea? Edo ingelesez? Ba ez itxaron gehiago ta ikusi wazemank-en bideo hau!

2007/01/29

Balbe misterioak

Atzo emon jaken amaiera Balbemendiko misterio guztiei. Hiru hilabete luzez domekaro telebistari pega-pegata euki eta gero, azkenik argitu zan nor egoan hiltzailearen mozorropean. Baina nork pentsatuko eban Rosa zala? Kristau fededun zintzo ha, beti garbi jokatu guran, bere gizon odolberoa lasaitzeko beti prest egoan ha?
Egia esan zur eta lur itzi ninduan. Izan ere ia petsonaia danak pasa ziran hiltzaile izatearen susmotik: Juantxo, bere anaia Lukas, Jon, Bixenta,... Apurka-apurka argituz joan zan beste kontu batzuetan sartuta egozala honeek. Beraz, beste susmagarri batzuk agertuz joan ziran: Fermin abadea, Gorka, eta baita Jesus alarguna bera be. Antonio ere hortxe egoan hasieratik amaierara susmagarri moduan.
Nik hasieratik pentsatzen neban Gorka izango zala hiltzailea, baita azkenaurreko kapituluak neuri arrazoia emon ere. Mentxuren alaba nagusiak ere pasa jatazan burutik, zer egiten egozan pertsonaia horreek bestela? Telesailean agertu besterik ez? Baina Rosa, Rosa inoiz ez jatan burutik pasa. Sorpresa handia, beraz.
Mentxuren maitalea nor zan be argitu zan azken kapituluan, apaiza bera. Maddiren amesgaiztoen jatorria ere argitu zan, ama bere buruaz beste egiten ikusi eban jaiobarritan eta.

Amaitzeko, esan beharra dago etb-k inoiz egin dauen telesailik onena izan dala eta benetan merezi izan dauala domekaro ikusteak, nahiz eta merezi izan dauena baino jende gitxiagok ikusi izan (54.000 ikuslegaz hasi zan, apurka jaitsiz joan zan eta azkenik amaierako kapitulua 41.000 pertsona inguruk ikusi eben). Zorionak emon aktore guztiei eta zuzendariari, Jabi Elortegiri (Balbemendigatik eta Goenkalegatik), eta hurrengoaren zain geratzen naz. Askok foroan idatzi dabe Balbemendiren denboraldi barria atarateko. Nik ez neuke Balbemendigaz jarraituko, txarto geratuko litzateke, baina bai misteriozko beste telesail bat datorren urterako.

2007/01/27

balDemendi



Balbemendiren azken kapituluaren zain gagozan bitartean, zer hoberik wazemank-ekoek berari buruz egindako sketch bategaz barre batzuk botatea baino!!

2007/01/14

Kautan bideoklip barridxe



Kautak Cd barria atara dau orain gitxi eta esan beharra dago oso ondo dagoala. Oraindiño Kauta ezagutzen ez badozue, euren web orrian (kauta.net) kanta batzuk entzuteko aukera daukazue eta horretaz gain euren bideoklip barria imiñi dot blog-ean.

2007/01/07

Bideoak web orrira igo

Informatikari buruzko ariketa batzuei ekiteko eta neure lagun Alex-ek holan eskatuta iruzkin batean, honelakoa bezelako blog batera bideoak zelan igo daitekezan azalduko dot.
Blogger edo beste hainbat motatako blog-ek normalean ez dabe bideoak jartzeko gaitasunik eukiten, beraz, beste zerbitzu batzuetara joko dogu hori lortzeko: bideoak internetera igotzeko zerbitzuak ("google video" edo "Youtube", esaterako).
Blogger google-rena dan ezkero, "google video" aukeratu dot bideoa igotzeko. Hasteko, google kontua eskuratu behar dogu (www.google.com/accounts/Login), gogoratu Blogger baldin badaukazu google kontu bat eukiko dozula, helbide elektroniko eta pasahitz batez osotuta, eta beraz ez dozula beste bat sortu beharrik.
Bigarrenik "Google Video"-n sartu: http://video.google.com/ Hemen zure kontua sartu eta "upload video" emon. Holan zeuk nahi dozun bideoa aukeratu zure ordenagailutik eta internetera igoko dozu.
Holan, zure bideoa interneten argitaratuta eukiko dozu. Orain zeure blog-ean jartzeko ordua da. Sartu bideoak erreproduzitzeko gunean eta aukeratu "Email-Blog-Post to MySpace", eskumako aldean (ikusi beheko irudia. Egin klik gainean irudia handiago ikusteko).


Hor klikatzean bi aukera emoten dira:
Bata, zuzenean blogera igotzeko "post to" aukeran hartu zure blogaren izena (MySpace messenger, Blogger,...).

Hala ere, aukera honek batzuetan erroreak emoten dauz igotze
rakoan. Kasu horretan beste bide bat jarraitu daiteke: "Embed HTML" aukeratu eta koadrotxo bat agertuko da. Bertan dagoan testua kopiatu eta geure blog-ean itsatsiko dogu geure testu eta argazkiekin batera.
Baliteke Blogger erabiliz gero testu hau publikatzean arazoak dagozala esatea. Kasu horretan, "stop showing errors for this post" aukeratu eta kito.
Bideoa ikusi