2008/02/14

Kristino, Bermioko zoroetxekoa


Markosen argumentuak, beti bezain orijinalak!!!

Ganera atzokoan be Kalakak datu oso onak atara ebazan: 56.000 ikuslek jarraitu eben batezbeste, %6,3-ko sharea eskuratuz. Nire eritxiz, Markos doan bakoitzean Kalakan audientziak gora egiten dau. Fenomeno bat dogu geure filosofo hau!!!

2008/02/05

Agur, Maria Luisa


Daburduko jakingo dozue ezta?

Atzoko kapituluan, bere sagardotegiko uzta ederrari so ebilkiola, Maria Luisa Galardi, Goenkalen hasiera hasieratik geratzen dan pertsonaia bakarra, lurrera jausi zan bihotzekoak (edo holako zeozer) emon ondoren. Gaur ospitalean agertuko jaku, eta iragarpenen arabera gaur hilko da.

Atzokoa 57.000 pertsonek ikusi eben Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan (%5,9ko sharea), ia gaurko egunean iragarritako arrasta lortzen dauan. Baina zeozer argi badago, 14 urte eta gero Goenkale etb1-eko telesail arrakastatsuena izaten jarraitzen dauala da. Maria Luisaren heriotzak izango ete dau eraginik datorren astetik aurrera? Ikusi beharko.

2008/02/03

Agur Jaunak


Kelly familia amerikarrak arrakasta izan dau mundu osoan zehar, azken urteotan Alemanian erdietsi daualarik ospea. Espainiatik be ibili ziran orain urte batzuk, eta entzutetsu egin ziran lekuan lekuan.

Bada, harrigarria badirudi be, Kelly familia IruƱean bizi izan da tarteka. Eta euskaldunenganako maitasun horrek eroan ebezan euren mundu mailako kontzertuetan euskerazko kantak abestera. Goiko bideoan, "Agur Jaunak" abesten dabe hainbat alemaniarren aurrean.

Azken egunotan oso bizkor igo da bideo hau ikusi dauan jende kopurua, eta e-mail bidez be hedatzen dabil.
InformaziƱo gehiago: http://sustatu.com/1201768670