2008/12/23

Grissom euskaldunak zoriontzen


Euskal Herrian igaro ei ebazan bere gaztetako urte batzuk, eta aurtengoan zorion mezu baten bidez eskertu gura deusku geure arreta beroa, berak esaten dauan moduan "Euskadi oso hotza da, baina jendeak bihotza oso bero dauka".

Gabon zoriontsuak opatzeaz batera, euskerearen ganean hausnartzen dau aktore amerikarrak: "1975 urtean han egon nintzanean, euskal hizkuntza debekatuta egoan seinaleetan eta abarretan. Orain 11 urte bueltatu nintzanean, dana egoan euskeraz. Hain izugarria zan aldaketea, Euskadiko jendearentzat itxaropentsua iruditu jatan euren berbetea berreskuratzea. Harro nago aurrerapenagaz, eskertzeko modukoa da bakea lortu dala ikustea".

Amaitzeko, "Goiko Mendian" abesten deusku, Euskal lurrenganako sentimenduak adierazteko abesti aproposa iritziz.

2008/12/18

Euskara teknologikoa

Windows Live, hotmail kontuak eskaitzen deuskuzan zerbitzu guztiei zukua atarateko ataria, euskeraz topatu dogu gaurkoan, oso-osorik ez bada be. Ondoetorria emoteko orriak (home.live deituak) haize euskaldun batez airatzen gaitu, momentuko egoeraz eta jasotako azken mezuei buruz egunean egoteko. Profila, argazkiak, gertaerak, taldeak eta Spaces guneak be euskeraz topatu geinkez; ez, ostera, "Hotmail" posta elektronikoa kudeatzeko orria.

Akabuko urteetan erderaz bakarrik egozala sinestuta geunkazan hainbat eta hainbat aukera euskeraz agertzen jakuz orain, garai barri baten seinale. Facebook euskaraz erabiltzeko aukerak, egunez egun eskuko telefonoa euskaratzeko esaten dabilkigun Ukan birus zantar geldiezin horrek, Windows XP zein Windows Vista sistema eragileak euskeraz erabilgarri izateak, eta Tuenti euskaratzeko bideak zabalik dagozala entzuteak; euskal berbetea amaraunean eta teknologia barrietan zabaltzeko urrats sendoak emoteko borondatea badagoala adierazten deuskue.

Halanda be, barri pozgarri ororen atzean beti dago gerizpe sakonen bat. Izan be, Windows enpresa pribatuak, eta ondorioz, ahalik eta etekin ekonomiko handiena eskuratzea helburu dauan erakundeak, hizkuntza "nagusiak" ez diran horreetan aurrerapausoak emoteak zer pentsa ugari emoten deuskuz. Zeren truke egin dabe hau, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza potolo baten truke; edo euskal administrazioko ordenagailuetan Windows sistema beste urte batzuetarako bermatuta egotea dago honen atzean?

Ez ete gara gai geure berbeteari behar dauan duintasuna emoteko, hots, bere kabuz bizitzako edozein ekintzatan erabiltzeko askatasuna zabaltzeko, erdal hizkuntzarekiko menpekotasun horretatik libre?

Ez, bada, gaztelania ei da espainol guztion berbeta komuna. Zelako penea...

2008/11/17

Martitzenak 20.40


Asmaten gendun, bai, etb3-k gaztiontzako nobedade asko eta aukera barri ugeri ekarriko ebazala. Kate jaiobarri batentzat kalitate onargarria daukan honek (eta ondiño gehiago LTD-ko kateak zein kutreak diran ikusirik), bere aireratzetik hilabetera hasi da geuretzat egindako telesailak emoten:

-MARTITZENETAN: Heroiak 20.40 etb3-n. (emisioak bihar hasiko dira, zemendiak 18)
-EGUAZTENETAN: Dr. Who 20.40 etb3-n.

2008/10/12

etb 3


Telebista modernoa, alternatiboa, euskaraz. Merezi dauzan programak badaukaz, Burp!, Martina, Munduan Gaur, Hitzetik Hortzera eta eitbKultura, esaterako.
Baina etenbako marrazki bizidunek eta betiko bideoklipek nahiko aspergarri egiten dabe telebista kate jaiobarria.
Gazteentzako telesailak eta pelikulak ez litzatekez txarto etorriko...

2008/09/30

"Curso de euskera para aprender español"


Aspaldi honetan, Donostiako Zinemaldia dala eta, programa "gozo" honetaz gozatzeko aukerea emoten deusku espainiako telebista publikoaren bigarren kateak. Espainola ikasteko euskerazko kurtsoa ei da, alderantzizkoa gertatzen dala konturatzen garan arte; baina baleiteke euskerea irakastera be ez ailegatzea...

Euskerea barregarri izteko programea dogu, "Gomaespumenglish" programeak ingelesagaz egiten dauan moduan, edota Txinako olinpiadetan hango hizkuntzeagaz egin eben moduan. Oraingoan geure hizkuntzeari egokitu jako gaztelaniaz barregarriak diran esaldiak euskerazko berbakaz sortu daitekezala erakustea.

Programa honek ez ninduke arduratuko erdaldun asko eta askoren buruetatik igaroko diran ideiak kontuan hartuko ez baneuz; baina umorezko programa honek proposatutakoak sinisteak larritu egiten nau, barre apur bat egiteko otutakoak benetazkotzat hartzeak.

Espainian barrena (Euskal Herriko txoko batzutan moduan) hainbatek euskerearekiko daukien mespretxua handiagotzeko balio leike programa honek, geure hizkuntzearen lepotik barre egiteko, euskaldunok garan "basati" eta "arkaikoak" eraren batera erakutsi gurako leukie asmatutako berba-joko honeek.

Halandabe, euskerearen jakitun nazen honek gustora barre egin dau programa honen kontura, geure hizkuntzaren berba batzuekaz erderaz umorea egin daitekeala jabetu da eta. Halan jarraituko dot "Youtube" izeneko tresna eder honek eskaintzen deustazan 9 atalak ikusi arte.

2008/06/25

Ordenagailua euskaratzeko maratoia

Ordenagailua euskaratu edo, hobeto esanda, Windows sistema-eragilea eta bere aplikazio batzuk (office, esaterako) euskaratzeko maratoia abian da sarean, www.microsoft.es/eus web-orrian. Honen xedea ahalik eta erabiltzaile gehienek euskarazko interfaze-paketeak instalatzea litzateke (orain arte erdaraz geunkana euskaratzen dauan erraminta, ordenagailuan beste inongo aldaketarik eragin barik).

Windows XP sistema-eragilea eta Microsoft Office 2003 (word, excel eta power point euskeraz) bertsioaz gain, Windows Vista sistema eragile barria eta Microsoft Office 2007 bertsioa agertzen jakuz nobedade moduan, besteak beste. Gainera, Internet Explorer eta Outlook bezalako programak be euskeratu egiten dauz sistema eragileen interfaze paketeak.

Behin Windows euskaratuta, gainerako programak euskeraz eukitzeko aukera zabala be badaukagu. Web orri honek ez dau horretarako proposamenik egiten, windows-eko programetara mugatzen da, beraz hona hemen gomendatzen deutsuedazan programa batzuk:

- Mozilla Firefox eta Thunderbird: Mozilla proiektuaren bi programa arrakastatsuak, jada mundu osoan zehar Internet Explorer eta Outlook programen alternatiba sendo moduan aurkezten jakuzanak. www.librezale.org web orritik jaitsi daitekez, eta barrikuntza moduan esan Firefox-en 3.0 bertsioa atara barri dala. Programa honeek doan jaistekoak dira, inongo lizentziarik ordaindu barik.

(Mozilla Firefox web nabigatzailea. Klik irudian handi ikusteko)

- OpenOffice: Microsoft Office-eko programen alternatiba, kode igirikoa eta internetetik doan jaitsi leitekeena http://eu.openoffice.org/ orritik.

-Bestelako programak: Askotan gertatu ohi da ordenagailuan programa bat instalatuta daukagula erderaz edo inglesez, eta euskaraz eukitzeko aukerea badaukagula, geu ez konturatu arren. Horragaitik komenigarria izaten da "Opciones" edo antzeko atazetan hizkuntza-aukerak begiratzea, euskeraz ipintzeko aukera izatea gertatu leike eta. Kasu honetakoak dira eMule, Rainlendar, Spybot, etab.

Euskarazko software gehiago: http://softkat.ueu.org/, www.euskadi.net/euskara_soft

2008/06/07

Uda honetan bai!!


Egia izango ete da uda hontan danok euskeraz egingo dogula??

Bideoklipa behintzat oso ona iruditu jat, estilo aldetik behintzat hamarra!!

www.pixkabatesmucho.com

2008/05/27

Ekaineko burukomiñe


"Selektibitatea" deitzen dan buruko min hori jasan behar dogun danontzako, kontsuelo moduan edo...

2008/02/14

Kristino, Bermioko zoroetxekoa


Markosen argumentuak, beti bezain orijinalak!!!

Ganera atzokoan be Kalakak datu oso onak atara ebazan: 56.000 ikuslek jarraitu eben batezbeste, %6,3-ko sharea eskuratuz. Nire eritxiz, Markos doan bakoitzean Kalakan audientziak gora egiten dau. Fenomeno bat dogu geure filosofo hau!!!

2008/02/05

Agur, Maria Luisa


Daburduko jakingo dozue ezta?

Atzoko kapituluan, bere sagardotegiko uzta ederrari so ebilkiola, Maria Luisa Galardi, Goenkalen hasiera hasieratik geratzen dan pertsonaia bakarra, lurrera jausi zan bihotzekoak (edo holako zeozer) emon ondoren. Gaur ospitalean agertuko jaku, eta iragarpenen arabera gaur hilko da.

Atzokoa 57.000 pertsonek ikusi eben Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan (%5,9ko sharea), ia gaurko egunean iragarritako arrasta lortzen dauan. Baina zeozer argi badago, 14 urte eta gero Goenkale etb1-eko telesail arrakastatsuena izaten jarraitzen dauala da. Maria Luisaren heriotzak izango ete dau eraginik datorren astetik aurrera? Ikusi beharko.

2008/02/03

Agur Jaunak


Kelly familia amerikarrak arrakasta izan dau mundu osoan zehar, azken urteotan Alemanian erdietsi daualarik ospea. Espainiatik be ibili ziran orain urte batzuk, eta entzutetsu egin ziran lekuan lekuan.

Bada, harrigarria badirudi be, Kelly familia Iruñean bizi izan da tarteka. Eta euskaldunenganako maitasun horrek eroan ebezan euren mundu mailako kontzertuetan euskerazko kantak abestera. Goiko bideoan, "Agur Jaunak" abesten dabe hainbat alemaniarren aurrean.

Azken egunotan oso bizkor igo da bideo hau ikusi dauan jende kopurua, eta e-mail bidez be hedatzen dabil.
Informaziño gehiago: http://sustatu.com/1201768670

2008/01/27

Markos eta ziminokeriak


Gaurkoz Markosen liburuaren aurkezpen-bididxue.
Badakitz denporie daroadala bloga barriztu barik, ia aste honetan zer edo zer ipintzen doten.