2007/04/28

Valair, Marijke,...


Itxo arte tsise daidxola barreka egoteko bididxue.

Eztau potroik!


Inok badaki nonguek dizen honek zoruek? ...

2007/04/20

Oporratatik bueltan eta...

Oporratan Benidorren bi aste luze pasa eta gero poz handiz etorri naz barriro be Bermiora. Bakizu, lagunek, lokaleko anbientie, bertoko euri sundie (artzako atza ez, hori ez), ... danatarik botaten da faltan herritxik urten eta gero. Eta ze esanik bez "Goenkale", bi aste ikusi barik, ze txarto pasa doten Martxelon gorabeherak ezin jakin (batzuk fanatiko deitzuko nozue baie kriston engantxoie dakot).
Ta etorri nai ba poz-pozik eta Nafarroan ondo sartuagaz batera eta Euskadi Irratia sintonizeteaz batera hasi dies betiko saltsak: Euskadi gora Euskadi bera, ezker abertzalie ametik bestiek bestetik, etab. Beti betiko gauzetaz berbetan. Hatakontu aspertu itzen garala horretaz berba egin ezean.
Egidxe esan eztazt gustaten politikaz berbetan ibiltzie (horretako irebazten dauie miloiek politikuek eta) baie hau eztau onartuko dauenik: UPNko zinegotzi batek "gaizkileak ikastolen ondorio dirala" eta "musulmanak Espainiatik kanporatu behar dirala" esanez bertso-liburu bat idatzi ei dau. OndiƱo eztot ulertuten zelan egon daitekean holan pentsaten dauen pertsonarik. Ni sinestuta nengoan nahiko argi egoala ikastolak punta-puntako irakaskuntza emoten daben elkarteak dirala, eta ikastolan bonbak egiten eta Espainia gorrotratzen irakasten deuskuela esaten dauan pentsakera hori guztiz ezabatuta egoala.
Ba ez, eta txarrena da Miguel Sanz-en taldeak babesa emon deutsola Leitzako zinegotzi honi. Ia maiatzeko hauteskundietan Nafarroa Baik sozialistekaz bat egin eta atzeratu eta erradikal espainol honeek boteretik botaten dabezan. Holan gitxienez Nafarroan barriro euskereak behar dauen prestigioa emotea lortu (gogoratu euskerean ganean esandakoak) eta ikurrinak barriro be eskegitzeko askatasuna lortuko da, eta ez kartzelan sartzeko arrazoia. Hala bedi.