2007/11/01

Heroiak

Azkenien, denbora asko itxaron eta gero, heldu jaku Heroiak telesail arrakastasua euskeraz ikusteko aukerie. Barri hau orain urtebete entzuteko aukerie euki gendun, etb-k 2006an Estatu Batuetan urteko serierik ikusiena izan zanaren eskubideak erosi ebazala lau haizetara zabaldu ebanean, television espaƱola eta cuatro-gaz lizentzia hau lortzeko borrokan ibili eta gero.
Holan ba, telebista autonomiko danak parte hartu eben telesailaren eskubideak erosteko orduan eta, danak batera emititu ezin ebenez, zozketa bidez esleitu ziran bakoitzari jagokozan emisio-egunak. Zoritxarrez, etb izan arren proiektu honen sortzaile eta buru, 2007ko irailean emititzea tokatu jakon, tv3 katalanak eta canal 9 valentziarrak, adibidez, 2007 martxoan emititzen hasi ziralarik.
Ordundik zalantza handia egoan etb-k bere egunean zein hizkuntzatan emitituko eban telesail hau. Bere ohiko politikari jarraituz argi egoan erderaz emitituko ebala etb2-tik, atzerriko telesail guztiakaz egiten dauan legez, baina baegoan itxaropen izpi bat etb-k euskeraz emitituko leukean, estatu batuetan telesailik arrakastasuena euskaraz emititzeak suposatuko leukean garrantziaz konturatuta edo.
Hasieran albiste positiborik ez, katalunian katalanez emititzen eben bitartean eta galizian galegoz, ez zan inongo adierazpenik entzun etb-ren ahotik. Hala ere, etb-n emisioak hasteko bi hilabete eskas falta zirala, euskaratzeko konpromisua hartu eban etb-k, dvd-an gaztelania, ingelesa, katalana eta galizieragaz batera euskarazko bertsioa joan eiten; baina ez zan inongo adierazpenik egin euskarazko bertsio hori etb1-ek emitituko ebanentz.
Euskaratze prozesua korrika bizian joian heinean, etb2-tik gaztelaniaz eta euskaraz dual bidez emititzeko esperantza agertu eban etb-k, dual sistemaren jabe ziran pertsonek euskeraz ikusteko aukera be izatea suposatzen ebalarik.
Hipotesi horrek indarrean jarraitu eban lehen emisio egunerarte, eta orduan jabetu ginan danok guzur hutsa zala, euskerazko bertsiorik ez zala inondik eta inora emititu, ezta dual sistema bidez be.
Holan ba, euskeraz Heroiak ikusteko dvd-aren argitalpenerarte itxaron behar izan dogu. Azkenean ipini da salgai eta urte beteren buruan badaukagu Heroiak euskeraz ikusteko aukera.
Halandabe, internetetik jaisteko aukera be badago, ondoko helbidean dagoz xehetasun danak: euskal-encodings

No comments: