2007/03/31

K-O-R-R-I-K-A korri korri korrika!!!!


Pirritx eta Porrotx-en doinuak Bermioko kale isilak izartzen ebazala heldu zan Korrika gure herrira. Domekatik astelehenerako goizaldeko ordu 2:30ak inguruan heldu zan. Ez orduak, ez hurrengo egunean goizeti altxatu beharrak, ez hotzak ez euskuen korrikara joateko gogoa kendu bertan bildu ginan guztioi. Arrazoi horreek, izan ere, jende gitxiago biltzea eragin eben. Zoridxonak, beraz, animatu zinien gautxori guztioi!!!

Hemen be hika-mika
Eztakit zelan ez zergaitik baina gaur egungo gizartean edonork eta edozerk sortzen dau zer esana eta kexa. Hara zelako mezua agertu zan korrika ondoko goizean Bermioko Web guneko eztabaidagunean: http://www.bermeo.org/zerbitzuak/foroa/mensajes.asp?concodigo=2970&inMODKodigoa=86 Korrikak be molesta egiten dau jendea antza, sinestezina!!! Bi urterik behin pasaten dan zeozer izanda eta ganera urtero gauez pasatzen ez dala kontuan hartuta, nahiko harrigarria da batzuen iritzia. Dana dala erantzunetan igarri da bermiotar gehienek ez dabela inongo arazorik euki, are gehiago, korrikari euren babesa emotera urten eben balkoietara.
Gai honi buruz zeuon iritzia emotera animatzen zaituet blog honetako iruzkinetan.
Ia datorren urtean jende gehiago animaten dan eta aitzakia gitxiago topa!
(Argazkiak handiago ikusteko ganien egin klik. Lehenengo argazkian Alaine testiguagaz eta bigarrenean Markel).

3 comments:

Anonymous said...

Atsaldeon Bittori!!!
jajaja. joe ze artikulu politxe. solture askogaz idatzikue. jeje. ai ama, ta argazkidxe be ikusi barik okindxot... zer esangotzut bat. aztu datzu imintzen zelako emoziñue erun gendun artzatik hasi te instituturaiño.inkreible. si señor!!! jajaa. zelako emoziñue txibitxan zeuok dxantzan hasi zariniko, ta mundekatik etorri zaniko korrikako furgonetie... ondiño emoziño handidxaue sentidu doten lekukue eskuetan hartuterakuen, ta egurren barruen dauen mezue neure eskuetan zauela ikusterakuen... geuze handidxe da. bueno, egidxe esanda, geuze txikidxe, handitasune ostuten dauen geuzetxue.

pasada bat da korrika. aurtengue hobiena ezan da niretzat ganera. bermion kuadrile majue junte gara, herridxeri upelako bueltie emontzagu... aldarrike, saltoka, kantaten... ta danak izartute!!! nire amuma ta atzitze balkoien... politxe ezanda. imajine hori euskal herri osotik, para barik, furgonetakuek txise daidxola ta non ein okin barik... korrike duzenak arpidxek gorritxute, izertza labatan, ta testigue eskurik- esku, kilometroz kilometro!!!!!! AUPA KORRIKA!!!

tipi- tapa, tipi- tapa...

BITORTXU said...

Alaine eskerrik asko artikulue beteten lagundutiarren! jaja. Ba bai benetan emoziño handidxe sentiten da korrikan ta ondiño gidxau lekukue eruteko "pribilegio" hori eukitze. Benetan emoziona zara korrika hasi baino lelau dantzan ikusi gaitxuzunien?? Joe eztot jakin hain dantzari onak garanik! jeje. Baie weno korrika etorri aurreko berotze ariketa moduen elegante egon zan!!!
Gustako lekidast Iruñera jutie amaierie ikusten baie oporratan nau!! Hauri bai izengo zala emoziñue!!

Anonymous said...

hurrengo korrikan, bittori. hurrenguen jungo gariez amaierara, azken kilometruek eitzera. faltaria mas!

bueno, ba orduen pasako nai hametik lantzin behin, saltsa apur bet emoten. ostantzien be... jajaja. eta ia noiz animeten zaran zeure mesillen gordeten zuzen poematxuek agirire ataten. jejeje. moso handi bet bittori, ta super ondo pasa benidorren atsukaz pajaritos por aki pajaritos por alla kantaten!!!!!