2007/03/31

K-O-R-R-I-K-A korri korri korrika!!!!


Pirritx eta Porrotx-en doinuak Bermioko kale isilak izartzen ebazala heldu zan Korrika gure herrira. Domekatik astelehenerako goizaldeko ordu 2:30ak inguruan heldu zan. Ez orduak, ez hurrengo egunean goizeti altxatu beharrak, ez hotzak ez euskuen korrikara joateko gogoa kendu bertan bildu ginan guztioi. Arrazoi horreek, izan ere, jende gitxiago biltzea eragin eben. Zoridxonak, beraz, animatu zinien gautxori guztioi!!!

Hemen be hika-mika
Eztakit zelan ez zergaitik baina gaur egungo gizartean edonork eta edozerk sortzen dau zer esana eta kexa. Hara zelako mezua agertu zan korrika ondoko goizean Bermioko Web guneko eztabaidagunean: http://www.bermeo.org/zerbitzuak/foroa/mensajes.asp?concodigo=2970&inMODKodigoa=86 Korrikak be molesta egiten dau jendea antza, sinestezina!!! Bi urterik behin pasaten dan zeozer izanda eta ganera urtero gauez pasatzen ez dala kontuan hartuta, nahiko harrigarria da batzuen iritzia. Dana dala erantzunetan igarri da bermiotar gehienek ez dabela inongo arazorik euki, are gehiago, korrikari euren babesa emotera urten eben balkoietara.
Gai honi buruz zeuon iritzia emotera animatzen zaituet blog honetako iruzkinetan.
Ia datorren urtean jende gehiago animaten dan eta aitzakia gitxiago topa!
(Argazkiak handiago ikusteko ganien egin klik. Lehenengo argazkian Alaine testiguagaz eta bigarrenean Markel).

2007/03/11

Ikastola egune!!!

Domeka goize. Bart gaueko resakie ondiƱo ganien, ikastola bidien astiro urteroko dantzak ikusteko. Ia aurten zer tokaten dan.
Umien aktuaziƱuek ikusi ta gero ailega da barre batzuk botaten hasteko ordue: irakasliek. Maribel & company sarri sarri dantzan.

Ta gero lo mas esperado del dia: Fresneda --> "Shakira"



Ta espektakulue ondo amaitzuteko... los "matxomen". Lelau berotuten hasi...



... gero garrikuek kanpora...



... ta despelotaten. (Egin klik argazki ganien handidxau ikusteko).