2007/01/29

Balbe misterioak

Atzo emon jaken amaiera Balbemendiko misterio guztiei. Hiru hilabete luzez domekaro telebistari pega-pegata euki eta gero, azkenik argitu zan nor egoan hiltzailearen mozorropean. Baina nork pentsatuko eban Rosa zala? Kristau fededun zintzo ha, beti garbi jokatu guran, bere gizon odolberoa lasaitzeko beti prest egoan ha?
Egia esan zur eta lur itzi ninduan. Izan ere ia petsonaia danak pasa ziran hiltzaile izatearen susmotik: Juantxo, bere anaia Lukas, Jon, Bixenta,... Apurka-apurka argituz joan zan beste kontu batzuetan sartuta egozala honeek. Beraz, beste susmagarri batzuk agertuz joan ziran: Fermin abadea, Gorka, eta baita Jesus alarguna bera be. Antonio ere hortxe egoan hasieratik amaierara susmagarri moduan.
Nik hasieratik pentsatzen neban Gorka izango zala hiltzailea, baita azkenaurreko kapituluak neuri arrazoia emon ere. Mentxuren alaba nagusiak ere pasa jatazan burutik, zer egiten egozan pertsonaia horreek bestela? Telesailean agertu besterik ez? Baina Rosa, Rosa inoiz ez jatan burutik pasa. Sorpresa handia, beraz.
Mentxuren maitalea nor zan be argitu zan azken kapituluan, apaiza bera. Maddiren amesgaiztoen jatorria ere argitu zan, ama bere buruaz beste egiten ikusi eban jaiobarritan eta.

Amaitzeko, esan beharra dago etb-k inoiz egin dauen telesailik onena izan dala eta benetan merezi izan dauala domekaro ikusteak, nahiz eta merezi izan dauena baino jende gitxiagok ikusi izan (54.000 ikuslegaz hasi zan, apurka jaitsiz joan zan eta azkenik amaierako kapitulua 41.000 pertsona inguruk ikusi eben). Zorionak emon aktore guztiei eta zuzendariari, Jabi Elortegiri (Balbemendigatik eta Goenkalegatik), eta hurrengoaren zain geratzen naz. Askok foroan idatzi dabe Balbemendiren denboraldi barria atarateko. Nik ez neuke Balbemendigaz jarraituko, txarto geratuko litzateke, baina bai misteriozko beste telesail bat datorren urterako.

2007/01/27

balDemendi



Balbemendiren azken kapituluaren zain gagozan bitartean, zer hoberik wazemank-ekoek berari buruz egindako sketch bategaz barre batzuk botatea baino!!

2007/01/14

Kautan bideoklip barridxe



Kautak Cd barria atara dau orain gitxi eta esan beharra dago oso ondo dagoala. Oraindiño Kauta ezagutzen ez badozue, euren web orrian (kauta.net) kanta batzuk entzuteko aukera daukazue eta horretaz gain euren bideoklip barria imiñi dot blog-ean.

2007/01/07

Bideoak web orrira igo

Informatikari buruzko ariketa batzuei ekiteko eta neure lagun Alex-ek holan eskatuta iruzkin batean, honelakoa bezelako blog batera bideoak zelan igo daitekezan azalduko dot.
Blogger edo beste hainbat motatako blog-ek normalean ez dabe bideoak jartzeko gaitasunik eukiten, beraz, beste zerbitzu batzuetara joko dogu hori lortzeko: bideoak internetera igotzeko zerbitzuak ("google video" edo "Youtube", esaterako).
Blogger google-rena dan ezkero, "google video" aukeratu dot bideoa igotzeko. Hasteko, google kontua eskuratu behar dogu (www.google.com/accounts/Login), gogoratu Blogger baldin badaukazu google kontu bat eukiko dozula, helbide elektroniko eta pasahitz batez osotuta, eta beraz ez dozula beste bat sortu beharrik.
Bigarrenik "Google Video"-n sartu: http://video.google.com/ Hemen zure kontua sartu eta "upload video" emon. Holan zeuk nahi dozun bideoa aukeratu zure ordenagailutik eta internetera igoko dozu.
Holan, zure bideoa interneten argitaratuta eukiko dozu. Orain zeure blog-ean jartzeko ordua da. Sartu bideoak erreproduzitzeko gunean eta aukeratu "Email-Blog-Post to MySpace", eskumako aldean (ikusi beheko irudia. Egin klik gainean irudia handiago ikusteko).


Hor klikatzean bi aukera emoten dira:
Bata, zuzenean blogera igotzeko "post to" aukeran hartu zure blogaren izena (MySpace messenger, Blogger,...).

Hala ere, aukera honek batzuetan erroreak emoten dauz igotze
rakoan. Kasu horretan beste bide bat jarraitu daiteke: "Embed HTML" aukeratu eta koadrotxo bat agertuko da. Bertan dagoan testua kopiatu eta geure blog-ean itsatsiko dogu geure testu eta argazkiekin batera.
Baliteke Blogger erabiliz gero testu hau publikatzean arazoak dagozala esatea. Kasu horretan, "stop showing errors for this post" aukeratu eta kito.
Bideoa ikusi