2008/09/30

"Curso de euskera para aprender español"


Aspaldi honetan, Donostiako Zinemaldia dala eta, programa "gozo" honetaz gozatzeko aukerea emoten deusku espainiako telebista publikoaren bigarren kateak. Espainola ikasteko euskerazko kurtsoa ei da, alderantzizkoa gertatzen dala konturatzen garan arte; baina baleiteke euskerea irakastera be ez ailegatzea...

Euskerea barregarri izteko programea dogu, "Gomaespumenglish" programeak ingelesagaz egiten dauan moduan, edota Txinako olinpiadetan hango hizkuntzeagaz egin eben moduan. Oraingoan geure hizkuntzeari egokitu jako gaztelaniaz barregarriak diran esaldiak euskerazko berbakaz sortu daitekezala erakustea.

Programa honek ez ninduke arduratuko erdaldun asko eta askoren buruetatik igaroko diran ideiak kontuan hartuko ez baneuz; baina umorezko programa honek proposatutakoak sinisteak larritu egiten nau, barre apur bat egiteko otutakoak benetazkotzat hartzeak.

Espainian barrena (Euskal Herriko txoko batzutan moduan) hainbatek euskerearekiko daukien mespretxua handiagotzeko balio leike programa honek, geure hizkuntzearen lepotik barre egiteko, euskaldunok garan "basati" eta "arkaikoak" eraren batera erakutsi gurako leukie asmatutako berba-joko honeek.

Halandabe, euskerearen jakitun nazen honek gustora barre egin dau programa honen kontura, geure hizkuntzaren berba batzuekaz erderaz umorea egin daitekeala jabetu da eta. Halan jarraituko dot "Youtube" izeneko tresna eder honek eskaintzen deustazan 9 atalak ikusi arte.

2008/06/25

Ordenagailua euskaratzeko maratoia

Ordenagailua euskaratu edo, hobeto esanda, Windows sistema-eragilea eta bere aplikazio batzuk (office, esaterako) euskaratzeko maratoia abian da sarean, www.microsoft.es/eus web-orrian. Honen xedea ahalik eta erabiltzaile gehienek euskarazko interfaze-paketeak instalatzea litzateke (orain arte erdaraz geunkana euskaratzen dauan erraminta, ordenagailuan beste inongo aldaketarik eragin barik).

Windows XP sistema-eragilea eta Microsoft Office 2003 (word, excel eta power point euskeraz) bertsioaz gain, Windows Vista sistema eragile barria eta Microsoft Office 2007 bertsioa agertzen jakuz nobedade moduan, besteak beste. Gainera, Internet Explorer eta Outlook bezalako programak be euskeratu egiten dauz sistema eragileen interfaze paketeak.

Behin Windows euskaratuta, gainerako programak euskeraz eukitzeko aukera zabala be badaukagu. Web orri honek ez dau horretarako proposamenik egiten, windows-eko programetara mugatzen da, beraz hona hemen gomendatzen deutsuedazan programa batzuk:

- Mozilla Firefox eta Thunderbird: Mozilla proiektuaren bi programa arrakastatsuak, jada mundu osoan zehar Internet Explorer eta Outlook programen alternatiba sendo moduan aurkezten jakuzanak. www.librezale.org web orritik jaitsi daitekez, eta barrikuntza moduan esan Firefox-en 3.0 bertsioa atara barri dala. Programa honeek doan jaistekoak dira, inongo lizentziarik ordaindu barik.

(Mozilla Firefox web nabigatzailea. Klik irudian handi ikusteko)

- OpenOffice: Microsoft Office-eko programen alternatiba, kode igirikoa eta internetetik doan jaitsi leitekeena http://eu.openoffice.org/ orritik.

-Bestelako programak: Askotan gertatu ohi da ordenagailuan programa bat instalatuta daukagula erderaz edo inglesez, eta euskaraz eukitzeko aukerea badaukagula, geu ez konturatu arren. Horragaitik komenigarria izaten da "Opciones" edo antzeko atazetan hizkuntza-aukerak begiratzea, euskeraz ipintzeko aukera izatea gertatu leike eta. Kasu honetakoak dira eMule, Rainlendar, Spybot, etab.

Euskarazko software gehiago: http://softkat.ueu.org/, www.euskadi.net/euskara_soft

2008/06/07

Uda honetan bai!!


Egia izango ete da uda hontan danok euskeraz egingo dogula??

Bideoklipa behintzat oso ona iruditu jat, estilo aldetik behintzat hamarra!!

www.pixkabatesmucho.com

2008/05/27

Ekaineko burukomiñe


"Selektibitatea" deitzen dan buruko min hori jasan behar dogun danontzako, kontsuelo moduan edo...

2008/02/14

Kristino, Bermioko zoroetxekoa


Markosen argumentuak, beti bezain orijinalak!!!

Ganera atzokoan be Kalakak datu oso onak atara ebazan: 56.000 ikuslek jarraitu eben batezbeste, %6,3-ko sharea eskuratuz. Nire eritxiz, Markos doan bakoitzean Kalakan audientziak gora egiten dau. Fenomeno bat dogu geure filosofo hau!!!

2008/02/05

Agur, Maria Luisa


Daburduko jakingo dozue ezta?

Atzoko kapituluan, bere sagardotegiko uzta ederrari so ebilkiola, Maria Luisa Galardi, Goenkalen hasiera hasieratik geratzen dan pertsonaia bakarra, lurrera jausi zan bihotzekoak (edo holako zeozer) emon ondoren. Gaur ospitalean agertuko jaku, eta iragarpenen arabera gaur hilko da.

Atzokoa 57.000 pertsonek ikusi eben Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan (%5,9ko sharea), ia gaurko egunean iragarritako arrasta lortzen dauan. Baina zeozer argi badago, 14 urte eta gero Goenkale etb1-eko telesail arrakastatsuena izaten jarraitzen dauala da. Maria Luisaren heriotzak izango ete dau eraginik datorren astetik aurrera? Ikusi beharko.

2008/02/03

Agur Jaunak


Kelly familia amerikarrak arrakasta izan dau mundu osoan zehar, azken urteotan Alemanian erdietsi daualarik ospea. Espainiatik be ibili ziran orain urte batzuk, eta entzutetsu egin ziran lekuan lekuan.

Bada, harrigarria badirudi be, Kelly familia Iruñean bizi izan da tarteka. Eta euskaldunenganako maitasun horrek eroan ebezan euren mundu mailako kontzertuetan euskerazko kantak abestera. Goiko bideoan, "Agur Jaunak" abesten dabe hainbat alemaniarren aurrean.

Azken egunotan oso bizkor igo da bideo hau ikusi dauan jende kopurua, eta e-mail bidez be hedatzen dabil.
Informaziño gehiago: http://sustatu.com/1201768670

2008/01/27

Markos eta ziminokeriak


Gaurkoz Markosen liburuaren aurkezpen-bididxue.
Badakitz denporie daroadala bloga barriztu barik, ia aste honetan zer edo zer ipintzen doten.

2007/12/13

Kalakataz kalakan

Atzo gaueko Kalaka programak markak hautsi ebazan. Ez bakarrik inoizko audientzia altuena lortu ebalako (batezbeste 51.000 ikusle %5,7ko sharea), baita inoizko oihartzunik handiena euki dauelako ere. Ez dago euskal blogak ikustea baino.
Niretzat aipagarriena Iban Arantzabalek bere blogean idatzitakoa da. Perdidos emititzen ez ebela eta, Kalaka ikusi eta inpresiño ona egin ei eutson, eta hona hemen beretzat eta blogean iritzia emon daben beste hainbat pertsonantzat programako bi gauza aipagarrienak:

Batetik, geure Markosen esaldi txundigarria, betiko moduan zur eta lur itzi ginduzana. Aste honetan esan dau "betirako ezkontzaren" edo "familia tradizionalaren" ideia gizonok asmatutakoa dala, emakumeen "zulotxoa" infinitua izanik eta mutilon "zintzilikaria" oso mugatua, eta ondorioz emakumea sexualki geu baino potenteagoa dala konturatuta, ba emakumea betirako geuri lotuta eukitzeko asmatutako modua dala hain zuzen be. Ez dau arrazoirik falta, baina hori aparteko eztabaida filosofiko bat litzake. "Beti dauka zita landuren bat. Ez da tertuliano klasiko bat eta eskertzen da ekarpen hori" diño Iban Arantzabalek Markosek botatakoaren inguruan.

Bestetik, programa bat borobil-borobila egiteko, zer hobarik Bermiora bertoko atsotxuengana galdera batzuk egiten etortzie baino. Ba hori egin eban Iñigo Agirrek. Mikrofonoa eskuan hartuta, hainbat blogetan irakurri daitekeen "amen lapikuen txorizo bat baino ez da sartzien" esaldia lortu eban bermiotar baten ahotik, beran bikotiegaz eukan erlaziñuetaz galdetzerako orduan. Egidxe esan bermiotarroi eitxen dozkuezan entrebistek beti direz "bikainak", "salauek" eta bizidxek. Eta hau be oso ona izan zan. Beste bat aipatziarren, beste andra batek gaur egungo gaztieri gomendatu eutsen "Fuego a la barraka. A vivir la vida. Sexue badan ba sexue", eurek antziñe nahiko sufridu zauiela eta. Iñigo Agirre, zelan ez, barreka zatitxu, eta telebista ikusten ibili zien hainbet pertsona bebai, blogetan irakurri daikegunez.

Esan moduen atzoko Kalaka inoizkurik onena izan zan, batez be bermiotarrok ein gendulako ia programa osue (jaja): Bermioko jentieri egindako entrebista elegantie, Markosen salidie (berton jaio ez arren Markos bermiotar sentitzen da, ez ahaztu) eta Amaia Artetxe be bertan datuak eskaintzen betiko legez. Etb-ko programa danak bermiotarrok egingo balekiduz... zenbat igoko ziran audientzidxek!!!! Ape marie!!!!! jaja

2007/12/12-ko Kalakaren batezbesteko audientzia EAE-n: 51.000 ikusle eta %5,7ko sharea. Euskaldunen artean (eta beraz etb1 ikusi daikegunon artean) %17ko sharea lortuko ebala esango neuke, eta hori iparraldeko eta nafarroako ikusentzuleak kontuan hartu barik!

2007/11/30

Gure bereziak aurrera jarraitzen dabe

Orain etb-n "Heroes" telesailaren lehenengo denboraldia amaitu dala eta bigarren denboraldia gurean emititzeko asko falta danez gero, asko bigarren denboraldia ikusteko gogoz egongo dira. Ba lasai ze badago aukera Heroes geure etxeetan ikusteko, euskeraz ganera.
Estatu Batuetan dabilz bigarren denboraldia emititzen eta, ondorioz, oraindik erderaz eta euskeraz bikoizteko asko falta da. Halandabe badaukagu aukera, ingelesezko audioa eta euskerazko azpitituluak (subtituloak) daukazan bideoei esker. Bideo honeek emulen dagoz eskuragarri eta eskumako aldean ipiñi dodaz helbideak, zuzenean jaisteko.
Horretaz gain, lehengo denboraldiko atalak be jarri dodaz, euskerazko ahotsagaz. Hiroren japonierazko dialogoak ez dagoz euskeratuta, beraz azpitituluak jaitsi behar dira. Orri honetan dagoz: euskal-encodings

2007/11/27

Txikot faltauek honek amerikanuek


Txikot faltauek dies honek amerikarrak, tontolapikoak, zeozer suabie esatiarren. Hain inkultuek izatiek negargurie emoten dau, bene-benetan...

2007/11/26

Neguko abestidxe ete?


Egidxe esan, nik nahiko kutre topaten dot abestitxue... eztakit zelan dabilen horrenbesteko arrastie lortuten. Top Gaztean 5garren postuen dago aste honetan, eta gorantz. Auntxek be...

Sinatu artikuluaren aurka

Portzierto, ondoko web orrian aurrez aipaturiko Wall Street Journal egunkariaren artikuluaren zuzenketa eskatzeko sinadurak batzen dabiltza, eta egidxe esan parte hartzea oso handia da. Animatu zeuok be: http://www.euskosare.org/ene/2007/wsj/guestbook_add_entry_form?set_language=eu&cl=eu

2007/11/09

Euskerea, inkisidoreen hizkuntzea

Hauxe esaten dau asteko albisteak: euskerea etorkizun bako hizkuntzea dala, jakitera behartzen dala EAE-n, jakin ezean beharretik botatzen dala jendea, milioi bat hiztun baino gitxiau daukazala (prestigioa kendu guran egiten dan komentarioa, 350 milioi hiztun daukazan gaztelerea hobea dalakoan) eta inork erabiltzen ez dauan hizkuntzea dala, besteak beste.

"Basque Inquisition: How do you say shepherd in Euskera?" (Euskararen inkisizioa: Zelan esan zeinke artzain euskeraz?). Neguko erreka izoztu baten barruan sentitu dot neure burua titularraren lehen bi berbak irakurri eta gero. Txiste txar bat, edo esaldi metaforiko edo ironiaz egindako goi-titulu baten aurrean nengoala sinestu arazi neutsan neure buruari momentu horretan. Baina ez, irakurriz joan ahala neure uste ustelenak egia bihurtzen joiazan heinean, konturatuz joan nintzan 3.000.000 irakurle harpidedun daukazan egunkari estatubatuar haren artikulua guzurrean oinarritutakoa eta espaiñolismoaren atzapar krudelenek egindakoa zala.

"Wall Street Journal" New York-eko egunkari irakurrienetarikoak lau haizetara zabaldutako artikulu harek mina sortu erain deust, hainbeste pertsonengana heldutako guzurra, hainbeste irakurleri buruan sartutako piztiaren pozoia, euskaldunok naziak legez jokatzearen irudia hedatuz, euskeraz ez dakien pertsonak jipoitzen, umiliatzen eta fusilatzen bagenduz bezala, beran hizkuntzea besteen gainetik inposatu gura dauan euskaldun bihozbakoaren irudi faltsua.

Baina ez da hori gehien mindu nauana. Batez be artikulu hori idatzi dauan edo artikulu hori idaztera bultzatu daben pertsonen inperialismo ase ezina da artikulu honek neure baitan itzi dauan nahigabe nagusia. Euskaldunon eta euskerearen kontra sutsuki jarduteko buruan manipulazio sakon eta gorrotoan oinarritutakoa jaso dabenen jokaera horrek sumindu nau, oraindik gaur egun geure hizkuntzearen kontra batzuk landatzen jarraitzen daben gorrotoa.

Ondorengoak dira artikuluan esaten diran gehiegikeria nabarmenenak eta manipulatutako guzurrak:

--> Rosa Esquivias is caught on the front line of the Basques' fight for independence from Spain ... a 50-year-old high-school math teacher ... who must learn Basque or risk losing her job. (Rosa Esquivias euskaldunen Espainiarekiko independentziarako borrokaren lehen lerroan harrapatu dogu, 50 urteko batxillergoko matematika irakaslea, euskara ikasi edo osterantzean lana galtzera arriskatu behar dana) - Euskerea, zelan ez, independentziaren biderako erraminta legez aurkezten da, Euskal Herriaren independentzia lortzeko tresna dala esaten da. Euskerea desprestijiatzeko betiko lelo bat dogu hau, independentistak demoniotzat hartuz eta euskerea demonioaren bastoi mingarritzat.

--> Basque separatists have been waging a struggle for independence from Spain for 39 years. But lately, many have taken to wielding grammar instead of guns. (Euskal separatistak Espainiarekiko independentziarako borrokan aritu dira 39 urtez. Baina beranduago, askok gramatika astinkorra (arma astinkorragatik esaten dau) hartu dabe pistolak beharrean) - neure aburuz testuko esaldirik gogorrena, euskerea terroristen hizkuntza legez hartzen dana, euskerea besteak hiltzeko euskaldunon arma bat balitz lez. Euskerea, beraz, kriminalizatuta eta despregiatuta.

Sinestu ezinezko artikulua, guzurrak zabaltzen dauzan erreportai zantarra; XXI.garren mendean sartuta urteak daroaguzan bitartean eta euskerarekiko antzinako deskalifikazio hareek ahaztuta geunkazalakoan, barriro geure gainean agertu jakun mamutzarraren aurrean aurkitzen gara.


Ordenagailura artikulu osoa JAITSI (jatorrizkoa, ingelesez)