
Akabuko urteetan erderaz bakarrik egozala sinestuta geunkazan hainbat eta hainbat aukera euskeraz agertzen jakuz orain, garai barri baten seinale. Facebook euska

Halanda be, barri pozgarri ororen atzean beti dago gerizpe sakonen bat. Izan be, Windows enpresa pribatuak, eta ondorioz, ahalik eta etekin ekonomiko handiena eskuratzea helburu dauan erakundeak, hizkuntza "nagusiak" ez diran horreetan aurrerapausoak emoteak zer pentsa ugari emoten deuskuz. Zeren truke egin dabe hau, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza potolo baten truke; edo euskal administrazioko ordenagailuetan Windows sistema beste urte batzuetarako bermatuta egotea dago honen atzean?
Ez ete gara gai geure berbeteari behar dauan duintasuna emoteko, hots, bere kabuz bizitzako edozein ekintzatan erabiltzeko askatasuna zabaltzeko, erdal hizkuntzarekiko menpekotasun horretatik libre?
Ez, bada, gaztelania ei da espainol guztion berbeta komuna. Zelako penea...
1 comment:
Bitor, zeugaz nozu. Eusko Jaurlaritzak laguntza handiak emon deutsaz Microsofti, euren webean topau zeinken moduan.
Facebook eta holakoak, boluntarioek euskarau dabez, baita Ubuntu Sistema Eragilea be...
Hizkuntza politikaren arazoa handia da... gmail euskarauta dago, baina oraindino ez dabe eskaintzen, zergaitik?
Egingo dogu honen inguruko gogoetatxuren bat. Orain, juerga.
Post a Comment