Showing posts with label telesailak. Show all posts
Showing posts with label telesailak. Show all posts

2009/03/19

Gazteak telesaila etb3-n

Heldu jaku azkenik "Gazteak" (the young ones) telesail mitikoa euskeraz ikusteko aukerea. 90. hamarkadan jaiotakook geu baino heldutxuagoak sarri entzun izan doguz telesail mitiko honi buruz berbetan; inoiz ez dogu, ostera, ikusteko aukerea izan, azken 20 urteotan ez dalako serie hau emititu.
Euskal Telebistaren historian arrakastaren marka itxi dabeezan "Gazteak" edo "Parker Lewisek ez du sekula galtzen" moduko atzerriko serieen altxor bat berreskuratzera dator etb3. BBC katearen produkzioa, etxe berean bizi diran lau ikasleren gorabeherak kontatzen dauz: Neil, hippya; Mike, pijoa; Rick, anarkista; eta Vyvian, biolentzia maite dauan punka.
80ko hamarkadako seriea izanik, euskerazko bikoizketak ez dauka zer alperrik galdu. Garaiko bikoizketa gehienen moduan, hikeraz bustitako berbetea darabile protagonistek; eta euskal garbizaletasuna mantentzeko beharrean, hamaikatxu berba arrotz entzungo doguz euren ahotik urteten, logikaz betetako hitzak askotan, euren esanahia pentsatzera eroango gaituelarik.
Telesail benetan gozagarria, beraz, ez bakarrik bere sekuentzia entretenigarriengaitik, hizkuntzeagaz jolasteko aukerea emongo deuskulako be bai.

2008/02/05

Agur, Maria Luisa


Daburduko jakingo dozue ezta?

Atzoko kapituluan, bere sagardotegiko uzta ederrari so ebilkiola, Maria Luisa Galardi, Goenkalen hasiera hasieratik geratzen dan pertsonaia bakarra, lurrera jausi zan bihotzekoak (edo holako zeozer) emon ondoren. Gaur ospitalean agertuko jaku, eta iragarpenen arabera gaur hilko da.

Atzokoa 57.000 pertsonek ikusi eben Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan (%5,9ko sharea), ia gaurko egunean iragarritako arrasta lortzen dauan. Baina zeozer argi badago, 14 urte eta gero Goenkale etb1-eko telesail arrakastatsuena izaten jarraitzen dauala da. Maria Luisaren heriotzak izango ete dau eraginik datorren astetik aurrera? Ikusi beharko.

2007/11/30

Gure bereziak aurrera jarraitzen dabe

Orain etb-n "Heroes" telesailaren lehenengo denboraldia amaitu dala eta bigarren denboraldia gurean emititzeko asko falta danez gero, asko bigarren denboraldia ikusteko gogoz egongo dira. Ba lasai ze badago aukera Heroes geure etxeetan ikusteko, euskeraz ganera.
Estatu Batuetan dabilz bigarren denboraldia emititzen eta, ondorioz, oraindik erderaz eta euskeraz bikoizteko asko falta da. Halandabe badaukagu aukera, ingelesezko audioa eta euskerazko azpitituluak (subtituloak) daukazan bideoei esker. Bideo honeek emulen dagoz eskuragarri eta eskumako aldean ipiñi dodaz helbideak, zuzenean jaisteko.
Horretaz gain, lehengo denboraldiko atalak be jarri dodaz, euskerazko ahotsagaz. Hiroren japonierazko dialogoak ez dagoz euskeratuta, beraz azpitituluak jaitsi behar dira. Orri honetan dagoz: euskal-encodings

2007/11/01

Heroes euskeraz!

Heroiak-en lehen denboraldiko kapituluak jada eskuragarri dagoz euskeraz Heroiak DVD Edizio Hedatuan.Baie dvd-a erosteko esperantzarik ez daukagunok internetetik deskarga daikeguz kapituluak euskal-encodings-en web orrian. Euskal multimedia liburutegi honetan joango dira ipintzen apur-apurka kapitulu danak. Horretaz gain, web orri honetan Heroes-en komikia jaisteko aukerea be badaukagu, web orriko sortzaileak eurak euskaratuta, ezta bihar makala!

Hortaz gain, euskal-encodings-en web orria bere osotasunean ezagutzera animatzen zaitzuet, bertan euskeraz dagozala jakin be ez genkian hainbat produktu dagoz. Batez be Uploads atala da gomendagarria, hainbeste pelikula, marrazki bizidun eta telesail jaitsi daikeguz emule bidez bertatik (Pelikulen artean Resident Evil, Harry Potter, Krimen Ferpektua, 13 fantasmas, El Grinch, Rambo, El profesor chiflado, Harriketarrak, etab.) (Marrazkietan Dragoi Bola Z, Kapitain Planet, Pokemon, Fernando Amezketarra, One Piece, Pokemon, Shin Chan, etab.) (Telesailetan Heroiak, Justizia, Jaun ta Jabe, Kutxidazu Bidea Ixabel, Kokodrilo Ehiztaria, Street Fighter, Bostak, Itsasoaren urdina, etab.). On egin!

Heroiak

Azkenien, denbora asko itxaron eta gero, heldu jaku Heroiak telesail arrakastasua euskeraz ikusteko aukerie. Barri hau orain urtebete entzuteko aukerie euki gendun, etb-k 2006an Estatu Batuetan urteko serierik ikusiena izan zanaren eskubideak erosi ebazala lau haizetara zabaldu ebanean, television española eta cuatro-gaz lizentzia hau lortzeko borrokan ibili eta gero.
Holan ba, telebista autonomiko danak parte hartu eben telesailaren eskubideak erosteko orduan eta, danak batera emititu ezin ebenez, zozketa bidez esleitu ziran bakoitzari jagokozan emisio-egunak. Zoritxarrez, etb izan arren proiektu honen sortzaile eta buru, 2007ko irailean emititzea tokatu jakon, tv3 katalanak eta canal 9 valentziarrak, adibidez, 2007 martxoan emititzen hasi ziralarik.
Ordundik zalantza handia egoan etb-k bere egunean zein hizkuntzatan emitituko eban telesail hau. Bere ohiko politikari jarraituz argi egoan erderaz emitituko ebala etb2-tik, atzerriko telesail guztiakaz egiten dauan legez, baina baegoan itxaropen izpi bat etb-k euskeraz emitituko leukean, estatu batuetan telesailik arrakastasuena euskaraz emititzeak suposatuko leukean garrantziaz konturatuta edo.
Hasieran albiste positiborik ez, katalunian katalanez emititzen eben bitartean eta galizian galegoz, ez zan inongo adierazpenik entzun etb-ren ahotik. Hala ere, etb-n emisioak hasteko bi hilabete eskas falta zirala, euskaratzeko konpromisua hartu eban etb-k, dvd-an gaztelania, ingelesa, katalana eta galizieragaz batera euskarazko bertsioa joan eiten; baina ez zan inongo adierazpenik egin euskarazko bertsio hori etb1-ek emitituko ebanentz.
Euskaratze prozesua korrika bizian joian heinean, etb2-tik gaztelaniaz eta euskaraz dual bidez emititzeko esperantza agertu eban etb-k, dual sistemaren jabe ziran pertsonek euskeraz ikusteko aukera be izatea suposatzen ebalarik.
Hipotesi horrek indarrean jarraitu eban lehen emisio egunerarte, eta orduan jabetu ginan danok guzur hutsa zala, euskerazko bertsiorik ez zala inondik eta inora emititu, ezta dual sistema bidez be.
Holan ba, euskeraz Heroiak ikusteko dvd-aren argitalpenerarte itxaron behar izan dogu. Azkenean ipini da salgai eta urte beteren buruan badaukagu Heroiak euskeraz ikusteko aukera.
Halandabe, internetetik jaisteko aukera be badago, ondoko helbidean dagoz xehetasun danak: euskal-encodings