Hauxe esaten dau asteko albisteak: euskerea etorkizun bako hizkuntzea dala, jakitera behartzen dala EAE-n, jakin ezean beharretik botatzen dala jendea, milioi bat hiztun baino gitxiau daukazala (prestigioa kendu guran egiten dan komentarioa, 350 milioi hiztun daukazan gaztelerea hobea dalakoan) eta inork erabiltzen ez dauan hizkuntzea dala, besteak beste.
"Basque Inquisition: How do you say shepherd in Euskera?" (Euskararen inkisizioa: Zelan esan zeinke artzain euskeraz?). Neguko erreka izoztu baten barruan sentitu dot neure burua titularraren lehen bi berbak irakurri eta gero. Txiste txar bat, edo esaldi metaforiko edo ironiaz egindako goi-titulu baten aurrean nengoala sinestu arazi neutsan neure buruari momentu horretan. Baina ez, irakurriz joan ahala neure uste ustelenak egia bihurtzen joiazan heinean, konturatuz joan nintzan 3.000.000 irakurle harpidedun daukazan egunkari estatubatuar haren artikulua guzurrean oinarritutakoa eta espaiƱolismoaren atzapar krudelenek egindakoa zala.
"Wall Street Journal" New York-eko egunkari irakurrienetarikoak lau haizetara zabaldutako artikulu harek mina sortu erain deust, hainbeste pertsonengana heldutako guzurra, hainbeste irakurleri buruan sartutako piztiaren pozoia, euskaldunok naziak legez jokatzearen irudia hedatuz, euskeraz ez dakien pertsonak jipoitzen, umiliatzen eta fusilatzen bagenduz bezala, beran hizkuntzea besteen gainetik inposatu gura dauan euskaldun bihozbakoaren irudi faltsua.
Baina ez da hori gehien mindu nauana. Batez be artikulu hori idatzi dauan edo artikulu hori idaztera bultzatu daben pertsonen inperialismo ase ezina da artikulu honek neure baitan itzi dauan nahigabe nagusia. Euskaldunon eta euskerearen kontra sutsuki jarduteko buruan manipulazio sakon eta gorrotoan oinarritutakoa jaso dabenen jokaera horrek sumindu nau, oraindik gaur egun geure hizkuntzearen kontra batzuk landatzen jarraitzen daben gorrotoa.
Ondorengoak dira artikuluan esaten diran gehiegikeria nabarmenenak eta manipulatutako guzurrak:
--> Rosa Esquivias is caught on the front line of the Basques' fight for independence from Spain ... a 50-year-old high-school math teacher ... who must learn Basque or risk losing her job. (Rosa Esquivias euskaldunen Espainiarekiko independentziarako borrokaren lehen lerroan harrapatu dogu, 50 urteko batxillergoko matematika irakaslea, euskara ikasi edo osterantzean lana galtzera arriskatu behar dana) - Euskerea, zelan ez, independentziaren biderako erraminta legez aurkezten da, Euskal Herriaren independentzia lortzeko tresna dala esaten da. Euskerea desprestijiatzeko betiko lelo bat dogu hau, independentistak demoniotzat hartuz eta euskerea demonioaren bastoi mingarritzat.
--> Basque separatists have been waging a struggle for independence from Spain for 39 years. But lately, many have taken to wielding grammar instead of guns. (Euskal separatistak Espainiarekiko independentziarako borrokan aritu dira 39 urtez. Baina beranduago, askok gramatika astinkorra (arma astinkorragatik esaten dau) hartu dabe pistolak beharrean) - neure aburuz testuko esaldirik gogorrena, euskerea terroristen hizkuntza legez hartzen dana, euskerea besteak hiltzeko euskaldunon arma bat balitz lez. Euskerea, beraz, kriminalizatuta eta despregiatuta.
Sinestu ezinezko artikulua, guzurrak zabaltzen dauzan erreportai zantarra; XXI.garren mendean sartuta urteak daroaguzan bitartean eta euskerarekiko antzinako deskalifikazio hareek ahaztuta geunkazalakoan, barriro geure gainean agertu jakun mamutzarraren aurrean aurkitzen gara.
Ordenagailura artikulu osoa JAITSI (jatorrizkoa, ingelesez)
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
2 comments:
auntxek be...aber bittor aktualizatu hau pixkat ehh!!
joe bittor, ikusi ditut hilerriak aktibidade gehiagorekin... aktualizatu!!!!
Post a Comment