2007/04/28
2007/04/20
Oporratatik bueltan eta...
Oporratan Benidorren bi aste luze pasa eta gero poz handiz etorri naz barriro be Bermiora. Bakizu, lagunek, lokaleko anbientie, bertoko euri sundie (artzako atza ez, hori ez), ... danatarik botaten da faltan herritxik urten eta gero. Eta ze esanik bez "Goenkale", bi aste ikusi barik, ze txarto pasa doten Martxelon gorabeherak ezin jakin (batzuk fanatiko deitzuko nozue baie kriston engantxoie dakot).Ta etorri nai ba poz-pozik eta Nafarroan ondo sartuagaz batera eta Euskadi Irratia sintonizeteaz batera hasi dies betiko saltsak: Euskadi gora Euskadi bera, ezker abertzalie ametik bestiek bestetik, etab. Beti betiko gauzetaz berbetan. Hatakontu aspertu itzen garala horretaz berba egin ezean.
Egidxe esan eztazt gustaten politikaz berbetan ibiltzie (horretako irebazten dauie miloiek politikuek eta) baie hau eztau onartuko dauenik: UPNko zinegotzi batek "gaizkileak ikastolen ondorio dirala" eta "musulmanak Espainiatik kanporatu behar dirala" esanez bertso-liburu bat idatzi ei dau. Ondiño eztot ulertuten zelan egon daitekean holan pentsaten dauen pertsonarik. Ni sinestuta nengoan nahiko argi egoala ikastolak punta-puntako irakaskuntza emoten daben elkarteak dirala, eta ikastolan bonbak egiten eta Espainia gorrotratzen irakasten deuskuela esaten dauan pentsakera hori guztiz ezabatuta egoala.
Ba ez, eta txarrena da Miguel Sanz-en taldeak babesa emon deutsola Leitzako zinegotzi honi. Ia maiatzeko hauteskundietan Nafarroa Baik sozialistekaz bat egin eta atzeratu eta erradikal espainol honeek boteretik botaten dabezan. Holan gitxienez Nafarroan barriro euskereak behar dauen prestigioa emotea lortu (gogoratu euskerean ganean esandakoak) eta ikurrinak barriro be eskegitzeko askatasuna lortuko da, eta ez kartzelan sartzeko arrazoia. Hala bedi.
2007/03/31
K-O-R-R-I-K-A korri korri korrika!!!!
Pirritx eta Porrotx-en doinuak Bermioko kale isilak izartzen ebazala heldu zan Korrika gure herrira. Domekatik astelehenerako goizaldeko ordu 2:30ak inguruan heldu zan. Ez orduak, ez hurrengo egunean goizeti altxatu beharrak, ez hotzak ez euskuen korrikara joateko gogoa kendu bertan bildu ginan guztioi. Arrazoi horreek, izan ere, jende gitxiago biltzea eragin eben. Zoridxonak, beraz, animatu zinien gautxori guztioi!!!
Hemen be hika-mika
Eztakit zelan ez zergaitik baina gaur egungo gizartean edonork eta edozerk sortzen dau zer esana eta kexa. Hara zelako mezua agertu zan korrika ondoko goizean Bermioko Web guneko eztabaidagunean: http://www.bermeo.org/zerbitzuak/foroa/mensajes.asp?concodigo=2970&inMODKodigoa=86 Korrikak be molesta egiten dau jendea antza, sinestezina!!! Bi urterik behin pasaten dan zeozer izanda eta ganera urtero gauez pasatzen ez dala kontuan hartuta, nahiko harrigarria da batzuen iritzia. Dana dala erantzunetan igarri da bermiotar gehienek ez dabela inongo arazorik euki, are gehiago, korrikari euren babesa emotera urten eben balkoietara.
Gai honi buruz zeuon iritzia emotera animatzen zaituet blog honetako iruzkinetan.
Ia datorren urtean jende gehiago animaten dan eta aitzakia gitxiago topa!
(Argazkiak handiago ikusteko ganien egin klik. Lehenengo argazkian Alaine testiguagaz eta bigarrenean Markel).
2007/03/11
Ikastola egune!!!
Umien aktuaziñuek ikusi ta gero ailega da barre batzuk botaten hasteko ordue: irakasliek. Maribel & company sarri sarri dantzan.
2007/02/04
Lapurtu be euskeraz!!!
Zelakoak jasan behar izaten doguzan euskaldunok hainbat lekutako langileek euskeraz ez dakielako!!! jaja
2007/02/03
Goenkale alemanez!!
2007/01/29
Balbe misterioak
Atzo emon jaken amaiera Balbemendiko misterio guztiei. Hiru hilabete luzez domekaro telebistari pega-pegata euki eta gero, azkenik argitu zan nor egoan hiltzailearen mozorropean. Baina nork pentsatuko eban Rosa zala? Kristau fededun zintzo ha, beti garbi jokatu guran, bere gizon odolberoa lasaitzeko beti prest egoan ha?Egia esan zur eta lur itzi ninduan. Izan ere ia petsonaia danak pasa ziran hiltzaile izatearen susmotik: Juantxo, bere anaia Lukas, Jon, Bixenta,... Apurka-apurka argituz joan zan beste kontu batzuetan sartuta egozala honeek. Beraz, beste susmagarri batzuk agertuz joan ziran: Fermin abadea, Gorka, eta baita Jesus alarguna bera be. Antonio ere hortxe egoan hasieratik amaierara susmagarri moduan.
Nik hasieratik pentsatzen neban Gorka izango zala hiltzailea, baita azkenaurreko kapituluak neuri arrazoia emon ere. Mentxuren alaba nagusiak ere pasa jatazan burutik, zer egiten egozan pertsonaia horreek bestela? Telesailean agertu besterik ez? Baina Rosa, Rosa inoiz ez jatan burutik pasa. Sorpresa handia, beraz.
Mentxuren maitalea nor zan be argitu zan azken kapituluan, apaiza bera. Maddiren amesgaiztoen jatorria ere argitu zan, ama bere buruaz beste egiten ikusi eban jaiobarritan eta.
Amaitzeko, esan beharra dago etb-k inoiz egin dauen telesailik onena izan dala eta benetan merezi izan dauala domekaro ikusteak, nahiz eta merezi izan dauena baino jende gitxiagok ikusi izan (54.000 ikuslegaz hasi zan, apurka jaitsiz joan zan eta azkenik amaierako kapitulua 41.000 pertsona inguruk ikusi eben). Zorionak emon aktore guztiei eta zuzendariari, Jabi Elortegiri (Balbemendigatik eta Goenkalegatik), eta hurrengoaren zain geratzen naz. Askok foroan idatzi dabe Balbemendiren denboraldi barria atarateko. Nik ez neuke Balbemendigaz jarraituko, txarto geratuko litzateke, baina bai misteriozko beste telesail bat datorren urterako.
2007/01/27
balDemendi
Balbemendiren azken kapituluaren zain gagozan bitartean, zer hoberik wazemank-ekoek berari buruz egindako sketch bategaz barre batzuk botatea baino!!
2007/01/14
Kautan bideoklip barridxe
Kautak Cd barria atara dau orain gitxi eta esan beharra dago oso ondo dagoala. Oraindiño Kauta ezagutzen ez badozue, euren web orrian (kauta.net) kanta batzuk entzuteko aukera daukazue eta horretaz gain euren bideoklip barria imiñi dot blog-ean.
2007/01/07
Bideoak web orrira igo
Blogger edo beste hainbat motatako blog-ek normalean ez dabe bideoak jartzeko gaitasunik eukiten, beraz, beste zerbitzu batzuetara joko dogu hori lortzeko: bideoak internetera igotzeko zerbitzuak ("google video" edo "Youtube", esaterako).
Blogger google-rena dan ezkero, "google video" aukeratu dot bideoa igotzeko. Hasteko, google kontua eskuratu behar dogu (www.google.com/accounts/Login), gogoratu Blogger baldin badaukazu google kontu bat eukiko dozula, helbide elektroniko eta pasahitz batez osotuta, eta beraz ez dozula beste bat sortu beharrik.
Bigarrenik "Google Video"-n sartu: http://video.google.com/ Hemen zure kontua sartu eta "upload video" emon. Holan zeuk nahi dozun bideoa aukeratu zure ordenagailutik eta internetera igoko dozu.
Holan, zure bideoa interneten argitaratuta eukiko dozu. Orain zeure blog-ean jartzeko ordua da. Sartu bideoak erreproduzitzeko gunean eta aukeratu "Email-Blog-Post to MySpace", eskumako aldean (ikusi beheko irudia. Egin klik gainean irudia handiago ikusteko).
Hor klikatzean bi aukera emoten dira:
Bata, zuzenean blogera igotzeko "post to" aukeran hartu zure blogaren izena (MySpace messenger, Blogger,...).
Hala ere, aukera honek batzuetan erroreak emoten dauz igotzerakoan. Kasu horretan beste bide bat jarraitu daiteke: "Embed HTML" aukeratu eta koadrotxo bat agertuko da. Bertan dagoan testua kopiatu eta geure blog-ean itsatsiko dogu geure testu eta argazkiekin batera.
Baliteke Blogger erabiliz gero testu hau publikatzean arazoak dagozala esatea. Kasu horretan, "stop showing errors for this post" aukeratu eta kito.
Bideoa ikusi
2006/12/28
Euskal Selekzioaren partidu gazi-gozoa
Telebistak erakutsi ebazan hasierako irudietan harmailen zati handi bat huts-hutsik ikusi eitekean. Jende artean be hutsune asko. Telebistako narratzaileak eurak be gabezia honetaz ohartuz, jende gitxiago egon arren giroa ezin hobea zala esaten ebiltzan.Jende gitxiago joatearen arrazoi bakarra bururatzen jat: ESAIT (euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea) eta Euskal Federazioaren arteko pikea. Lehenengoak, Federazioak eta Jaurlaritzak ofizialtasunaren alde borroka nahiko egiten ez dabela eta, partidua ez babestea erabaki eban. Gainera, taldeari Euskadi deitu beharrean Euskal Herria deitzea eskatzen eban. Dana dala, argi dago askok erantzun eta partidura ez joatea erabaki ebela, eta hori partiduko eta partidu osteko giroan asko nabari ei zan. Holan jasotzen dau berria-ko artikulu batek:
Giroa bai, baina apalagoa. Zale gutxiago, tabernak hutsago eta kaleak isilago. Partida dagoela argi dago, ordea. Jendetza dabil Indautxun: erosketak egiten asko, eta txikiteoan besteak, Poza aldean batik bat. Han batu dira San Mamesera doazenak. Umeak dauzkate inguruan bueltaka. Aurpegia zuriz, gorriz eta berdez margotuta, eta ikurrinari eragin eta eragin. «Euskadi, Euskadi!».
Haurrak eta gurasoak barra-barra. Haurrak olgetan eta gurasoak zurrutean. Tarteka-tarteka, nerabe taldeak ere badoaz futbol zelaira bidean. Gazteak oraindik ez. Horiek ere kalimotxotan eta garagardotan dihardute. Hotz egiten du Bilbon. Etxean gozo-gozo egoteko moduko hotza, baina ohikoa da abenduan, selekzioak jokatu ohi duenean, eta Poza kalean ez dago beste aldi batzuetako burrunbarik. Lasaiago dago. Ez kalejirarik, ez bat-bateko oihurik.
Giroa pixkanaka-pixkanaka berotuko dela uste du Joseba Martinezek. «Baietz San Mames bete». Urtero-urtero doa Euskadiko selekzioaren partidara, eta aurten ere lekua dauka San Mamesen. Ziur dago ESAITen erabakiak ez duela ikuskizuna zapuztuko. «Askok nahi dugu selekzio ofiziala, baina ametsa da oraindik. Lortu arte, bultza eta bultza jarraitu behar dugu. Futbolariak zelaian eta guk harmailetan. Futbolariek jokatu egingo dute, eta guk animatu egingo dugu». Gaztea da Martinez. 26 urte dauzka eta ziur dago urte gutxiren buruan ofiziala izango dela euskal selekzioa.
Berdin zaio izena zein daukan: «Euskal Herria edo Euskadi». Haren lagun Jon Mikel Garairi, aldiz, Euskadi ez zaio bat ere gustatzen. «Euskal Herrian bizi gara eta Euskal Herriko selekzioa behar du izan». Garaik, dena den, larregizkoa iritzi dio ESAITen jokabideari. «Gure artean ere muturka bagabiltza, akabo». Azaldu du gauza bat dela gehiago eskatzea, konpromisoa eskatzea, eta besterik dela taldeari babesa ez ematea.
«FESTA EGUNA DA». Ildo beretik jo du Alazne Sarasketak: «Muturreko erabakia hartu du ESAITek». San Mamesera doa Haritz eta Maider seme-alabekin, eta haien laguntxo birekin. «Umeak oraindik gaztetxoegiak dira ika-mika politikoez jabetzeko. Festa eguna dute, aldarrikapen eguna baino gehiago, eta giroaz gozatzera datoz. Berdin zaie partida ofiziala den edo ez, futbolari batek edo besteak jokatzen duen...». Lagunartean ondo pasatzeko aitzakia da selekzioa. «Euskadiko selekzioa. Hori baita daukaguna gaur-gaurkoz».
Sarasketa pozik dago Euskadiko Futbol Federazioaren lanarekin. «Jada bi partida jokatu ditugu aurten, adibidez. Agian larregi eskatzen dabil ESAIT». Selekzioaren izenarekin tematzea zentzurik ez daukala ere azaldu du. «Euskadi edo Euskal Herria. Niri, behintzat, ez zait larregi axola».
Unai Larreari bai. Partidara joateko sarrera zeukan, baina senide bati oparitu dio. «Ni ez noa. Pozas kalean nago, bai, baina lagunekin tragoxka batzuk hartu eta etxera joango naiz». Gogor kritikatu du federazioaren eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren lana. «Ez dira gogor bultzatzen ari euskal selekzioen ofizialtasuna». Jende askok San Mamesera joateari uko egingo diola eta ohiko giroa ez dela egongo uste du. «Ea hurrengo urtean zer gertatzen den».
Gehitzeko, esango neuke geure artean borrokan ibiltzen bagara kaltetu bakarrak gu geu izango garala, eta beraz, datorren partidurako gauzak konpontzea espero dot, bestela orduan bai ez dogula inoiz ofizialtasunik lortuko. Bestetik esan Euskadi ofiziala ez izatea ez dala Euskal Federazioaren edo Jaurlaritzaren errua, Espainiarena baino, eta beraz, Esait-en jokaera apur bat zentzugabea dala. Ganera ez dot uste Euskadi edo Euskal Herria deitu behar dan eztabaidatzeak zentzu handirik dauanik, hori gitxienekoa da. Ez daiguzan ba arazoak ez dagozan lekutik atara.
Amaitzeko, nahiz eta arazo honeek egon, jendeak erantzuten jarraitzen dau. San Mames ia bete zan eta etxetik batezbesteko 184.000 pertsonak ikusi eben (%22,8eko share-a) eta une batzuetan 536.000 pertsonak ikustera ere heldu zan.
Emaitza, ezin hobea, 4-0 irabazi, hori bai olentzerok ekarri deuskun opari ederra!!!
2006/12/27
17.962 euroko zakua
Atzo gauean eroan eben azkenean Mihiluzeko zakua. Katti Potxelu eta Arño Aizager Hazparne eta Donapaleuko bikotea izan ziran zortedunak eta guztira 17.962 euro irabazi ebezan.Aurten Mihiluze hasi danetik 40.000 euro banatu dabez guztira, eta Ilaski eta Kike geure eguneroko hitzordua bilakatu dira ohera joan aurreko minutuetan.
Egunero 40.000 pertsona inguruko datuak jasotzen dauz baina aipatzekoa da aurreko astelehenan lortu ebazan 60.000 entzun-ikusleak eta %7,7ko kuota umeak lehiatzen ziran programa berezian. Horretaz gain, datorren astelehenean, urtarrilak 1, pertsona ospetsuen berezia egongo da, gonbidatu bezela ondoko bikoteak egongo diralarik: Julio Ibarra eta Angel Alkain wazemankeko "atsuak" legez jantzita, Edurne Azuara eta Naiara Etxebarria Balbemendi telesaileko aktoreak, eta hirugarren bikotea Estitxu Fernandez eta Xabier Euzkitze.
Zorionak programagatik eta segi horrela!!
2006/12/26
Gabon gozoak etb1-entzat
Danongan jakina da etb1 ez dala audientzia handiak jasotzen dauzan telebista kate bat. Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok ez daki euskeraz, eta beste askok arazoak daukiez. Horrek eta etb1-ek daukan programazio kaskarrak eragiten dabe horren datu baxuak lortzeak (aurten %4 inguruko batezbestekoa lortzen dau). Halandabe, lana ondo egiten danean ikusleek erantzun egiten dabe. Horren adibide dira wazemank, goenkale, mihiluze, martin, balbemendi eta bost txakur bezalako programak. Esan beharra dago aurten hobekuntza nabariak egin dirala, izan ere orain arte kamera izkutu "mutuak" eta horrelako tarteak askoz ugariagoak ziran eta.Gabonak dira, baina, etb1-i arnasa hartzen izten deutson urteko unea. Ume guztiak etxean egoteak asko laguntzen deutso, nahiz eta datu handiak lortu ez (marrazki bizidunek ume guztien babesa jasotzen daben arren ikusleen parte txiki bat dira); gitxienez datuak behera askorik ez egitea lortzen dabe: gabonetatik at, etb1-eko goizak %0-ko datuez blai egoten dira, eta horrek eguneko batezbestekoan datuak izugarri behera egitea eragiten dabe. Marrazkiek, barriz, %5 inguru lortzen dabe, batezbestekoan beheranzko hori txikiagoa izanik. Bardin gertatzen da arratsaldean zehar be.
Baina, ziurrenik, etb-ko gabonetako programa bereziak dira arrakasta sortzen dabenak. Gabon gauean (abenduak 24) %6,6ko batezbestekoa lortu eban etb1-ek egun guztian zehar, ondokoak nabarmenduz: euskal kantuen gaua %19,8 eta 87.000 ikusle, kepa junkera %9 eta 40.000 ikusle, Mr. Bean %11 eta 44.000 ikusle.
Baina sorpresarik handiena abenduaren 25ean hartu neban: %8,3ko batezbestekoa. Eguneko izarra pilota %19,4ko share-a eta 91.000 ikusle. Horretaz gain aipatzekoa goenkaleren igoera %8,8 eta 77.000 ikusle (normalean 50.000 pertsona inguru) eta mihiluzeren programa berezia 60.000 eta %7,7ko share-a. Euskal Kantuen Gaua-ren errepikapenak %7,4 45.000 eta albistegiak ere besteetan baino indartsuago.
Oraindik gabonak luze joko dabe... ea zer gertatzen dan. Bitartean gabon zahar eguneko programa bereziaren zain geratuko naz: "Matzmorduajangojonau" Wazemank-ekoen aurtengo berezia. Zer esan handia emongo dau honek!!
2006/12/16
Zorionak eta urte berri on!!!
Aurtengo eitb-ren gabonetako spot-a mundiala da!!! Kriston barriek botaten dodaz ikusten dodan bakoitzean, hain dira barregarriak txinatarrak!!! jaja
Zorionak eitb-ri noizean behin eskeintzen deuskuzan spotengatik (hau eta beste asko, "tronkolariarena" etabar.)
Horrenbestez zorionak eta urte barri ona danori!!!!