2008/09/30

"Curso de euskera para aprender español"


Aspaldi honetan, Donostiako Zinemaldia dala eta, programa "gozo" honetaz gozatzeko aukerea emoten deusku espainiako telebista publikoaren bigarren kateak. Espainola ikasteko euskerazko kurtsoa ei da, alderantzizkoa gertatzen dala konturatzen garan arte; baina baleiteke euskerea irakastera be ez ailegatzea...

Euskerea barregarri izteko programea dogu, "Gomaespumenglish" programeak ingelesagaz egiten dauan moduan, edota Txinako olinpiadetan hango hizkuntzeagaz egin eben moduan. Oraingoan geure hizkuntzeari egokitu jako gaztelaniaz barregarriak diran esaldiak euskerazko berbakaz sortu daitekezala erakustea.

Programa honek ez ninduke arduratuko erdaldun asko eta askoren buruetatik igaroko diran ideiak kontuan hartuko ez baneuz; baina umorezko programa honek proposatutakoak sinisteak larritu egiten nau, barre apur bat egiteko otutakoak benetazkotzat hartzeak.

Espainian barrena (Euskal Herriko txoko batzutan moduan) hainbatek euskerearekiko daukien mespretxua handiagotzeko balio leike programa honek, geure hizkuntzearen lepotik barre egiteko, euskaldunok garan "basati" eta "arkaikoak" eraren batera erakutsi gurako leukie asmatutako berba-joko honeek.

Halandabe, euskerearen jakitun nazen honek gustora barre egin dau programa honen kontura, geure hizkuntzaren berba batzuekaz erderaz umorea egin daitekeala jabetu da eta. Halan jarraituko dot "Youtube" izeneko tresna eder honek eskaintzen deustazan 9 atalak ikusi arte.