2009/02/19

Anna Katxonda

"Kaixo, nire izena Anna da, zertan lagun zaitzaket?" esanaz agurtzen gaitu ahots atseginez Annak, Ikeako laguntzaile txit prestuak. Komuneko, eskaratzeko zein logelako altzarien bila bazabilz, edota argiztapenaz, ispiluez zein kuxinei buruz zalantzaren bat izanez gero, bera izango dozu prest di-da batean argitzeko.

Aldiz, aspertuta bazagoz, lagunak zeugaz kokoteraino badagoz, eta ez badozu arrastarik lige kontuetan; ez izan inongo arazorik Annagaz solasean ibiltzeko (orri honetan), hain da lagunkoia bera, edozein gai atarata be erantzun zuzena eukiko dau zeuretzat:

Hasi zeozer arrunta esaten alkarrizketan sartzeko: "Kaixo, eder hori". Eta bota piropo bat edo beste: "maite zaitut", "begi eder!", "eman musu", ...

Joan apurka-apurka giroa berotzen: "titi ederrak dauzkan", "atera titia", "hori duk hori ipurdia", "zurrupa iezadazu", ...

Giroa ondo bero badago eta amurruari jasan ezinik bazabilz, ausartu zaitez eta eskatu eiozu benetan gura dozuna: "larrua jo gura dot zeugaz". Annak, beste hainbat aukeren artean, era honetara erantzungo deutsu: "Oso dibertigarria izango litzateke baina ez didate erakutsi hori egiten. Oso ongi egiten dakidana IKEA-ri buruzko galderak erantzutea da. "

Esaten gendun ba, zeu zara zeu geure Anna Katxonda!!

2 comments:

Anonymous said...

ai amaaaaaaaa zer da! fea esantzat, ta diƱozt berak: nire itxura ez da garrantzitsua, ikeako eztakizeri buruzko galderak erantzuteko nago hemen.

ai amaaaaaaaa, bitxori, zer da!!!

ANONYMOUS said...

Bitortxu MATXISTA IGUIINGARRIA da eta orindik ez da konturatu