2008/06/25

Ordenagailua euskaratzeko maratoia

Ordenagailua euskaratu edo, hobeto esanda, Windows sistema-eragilea eta bere aplikazio batzuk (office, esaterako) euskaratzeko maratoia abian da sarean, www.microsoft.es/eus web-orrian. Honen xedea ahalik eta erabiltzaile gehienek euskarazko interfaze-paketeak instalatzea litzateke (orain arte erdaraz geunkana euskaratzen dauan erraminta, ordenagailuan beste inongo aldaketarik eragin barik).

Windows XP sistema-eragilea eta Microsoft Office 2003 (word, excel eta power point euskeraz) bertsioaz gain, Windows Vista sistema eragile barria eta Microsoft Office 2007 bertsioa agertzen jakuz nobedade moduan, besteak beste. Gainera, Internet Explorer eta Outlook bezalako programak be euskeratu egiten dauz sistema eragileen interfaze paketeak.

Behin Windows euskaratuta, gainerako programak euskeraz eukitzeko aukera zabala be badaukagu. Web orri honek ez dau horretarako proposamenik egiten, windows-eko programetara mugatzen da, beraz hona hemen gomendatzen deutsuedazan programa batzuk:

- Mozilla Firefox eta Thunderbird: Mozilla proiektuaren bi programa arrakastatsuak, jada mundu osoan zehar Internet Explorer eta Outlook programen alternatiba sendo moduan aurkezten jakuzanak. www.librezale.org web orritik jaitsi daitekez, eta barrikuntza moduan esan Firefox-en 3.0 bertsioa atara barri dala. Programa honeek doan jaistekoak dira, inongo lizentziarik ordaindu barik.

(Mozilla Firefox web nabigatzailea. Klik irudian handi ikusteko)

- OpenOffice: Microsoft Office-eko programen alternatiba, kode igirikoa eta internetetik doan jaitsi leitekeena http://eu.openoffice.org/ orritik.

-Bestelako programak: Askotan gertatu ohi da ordenagailuan programa bat instalatuta daukagula erderaz edo inglesez, eta euskaraz eukitzeko aukerea badaukagula, geu ez konturatu arren. Horragaitik komenigarria izaten da "Opciones" edo antzeko atazetan hizkuntza-aukerak begiratzea, euskeraz ipintzeko aukera izatea gertatu leike eta. Kasu honetakoak dira eMule, Rainlendar, Spybot, etab.

Euskarazko software gehiago: http://softkat.ueu.org/, www.euskadi.net/euskara_soft

4 comments:

markel said...

Oraindino, baina, Bitor, beste berbakuntza batzun atzean gabilz. Ni ibilia naz halako hainbatean euskeratuten lagunduten, baina askotan alperrik. Berbakuntza politika programek ez dabe-eta herri bakotxeko bat baino gehiago onartuten.

markel said...
This comment has been removed by the author.
Anonymous said...

q ascooooo

Sukablog12 said...

jajajajaja
q penososssssssssss
jajajalol
jajakajaj
ian
jajajjaa
ager
jajajajcristian aj.
oooooooooooooooooooooooooo
:p
aaaaaaaooosiiiiisige aaaaa